Edukira joan

René Harluxet

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Harluxet

Bizitza
JaiotzaAhatsa, 1953 (71/72 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIndustria eta Enpresarako goi-mailako Informatika Eskola Nazionala
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)SEI (informatika-enpresa)  (1980 -  2003)
Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa  (1983 -
Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola  (1986 -
Deustuko Unibertsitatea  (1990 -  1996)
Mondragon Korporazioa  (1994 -  2017)
Lan nabarmenak

Rene Harluxet[1] (Ahatsa, Nafarroa Beherea, 1953) informatika-ingeniaria, eta euskarazko informatikan aitzindaria. Evryko Goi-Mailako Informatika Eskolan ingeniaritza ikasi zuen,[2] eta gero zuzendari teknikoa izan da Informatika-enpresetan, irakasle Deustuko Unibertsitatean (1996-2000) eta Bidarteko ESTIA Eskolan (2005etik). Kontsultore moduan ("consultant") moduan aritzen da (LKS zerbitzu-kooperatiban 2003tik eta METIS SAS enpresan 2017tik).[3] [4]

Ahatsako Arrokigaraia izeneko etxean sortu zen eta lau haurrideko familia bateko bigarrena izan zen. 10 urtetan (1963an), herriko eskola publikoa utzi, Biarritzeko kolegio-lizeoan sartu eta bere batxilergoa han ukan zuen 1970ean.[5] 1970-1972 urteetan, Pauen Maths sup-Maths spé matematika-ikasketak egin ondoan, CNAM-eko Enpresa-Informatikaren Institutuan segitu zuen Paris 3 unibertsitatean (geroztik, industria eta enpresarako goi-mailako informatika eskola nazionala bilakatu dena eta Essonne departamenduko Evry hirian kokatua dena).[2]

Informatika-ingeniaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klaudio Harluxet

1975eko azaroaren 4an, bere kusia Klaudio Harlouxet-ek Donostian sortu SETI S.A (Sociedad de Estudios del Territorio y Ingenieria) enpresan sartu zen. [2]Garai berean gainera, Elhuyar taldearen bitartez, euskarazko lehen hiztegi zientifikoak informatikan ezartzen aritu zen.[2]1979an SETI S.A enpresa hetsi zelarik, René Gipuzkoako Farmazien Batasunean (UFG) lanean aritu zen 1981a arte,  SETI S.A enpresa horren zerbitzu hornitzaile zelarik. [2]

1981ean Baionan plantatu zen eta SEI informatika enpresaren langile bihurtu zen era progresiboan (Enpresa horren sortzaileetan eta akzioduna izan da 1976tik goiti). 1980an, astean behin ari zen, 1981ean astean hiru egunez, etab. 1994an Mondragon Korporazioa taldeko LKS zerbitzu-kooperatibak SEIren kudeaketa-informatikaren adarra bereganatu zuen, adar horretan 60 langile ari zirela, Harluxet barne.[2] 2003an, Renék SEI utzi eta LKS-era joan zen, eta erretiroa 2017an hartu zuen.[2]

Horrela, 40 urtez, Rene-k informatikaren eta kooperatiba mugimenduaren garapenean parte hartu du Euskal Herrian.[6][2]

Unibertsitateko irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionalaz gain, René Harluxet irakaslea ere izan da goi mailako irakaskuntzan, lehenik 1983an Baionako IUTn, 1986tik goiti Software eta sistemen Institutuan (IDLS), 1995ean gaur egungo ESTIA (Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola) bilakatuko zena, eta 1990etik 1996ra Deustuko unibertsitatean (Bilbo).[2]

Informatikari euskalduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko informatikan aitzindaria izan zen. 1977an Elhuyar aldizkarian Klaudio Harluxet lehengusuarekin idatzi zuen informatikari buruz euskaraz argitaratu zen bigarren artikulua. Artikuluan Claude E. Shannonen informazioaren teoriari ekin zioten (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.[7][8] Hurrengo urtean beste artikulu bat idatzi zuen Elhuyar aldizkarian konputagailuen memoriari buruz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean Harluxeten 4 ekarpen bildu dira.[9]

"Ordinatorearen memoria" artikuluaren lehen eta azken orriak- Rene Haluxet, Elhuyar txikia aldizkaria, 1978[10]

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ofiziala frantsesezko idazkeran, René Harlouchet
  2. a b c d e f g h i «René Harlouchet - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (kontsulta data: 2024-09-18).
  3. Harlouchet, René. Tené Harluxet Linkedin sare sozialean.. Linkedin.com.
  4. «René Harlouchet - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (kontsulta data: 2024-09-18).
  5. Harluxet, René. (2022). «Ahatsatik Biarritzera: bi mundu (1963-1970) - 6-GZB-05 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (EKE) (kontsulta data: 2024-09-18).
  6. Harluxet, René. (2022). «nformatikaren garapena Euskal Herrian (1970-2010) - 6-GZB-06 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Euskal Kultur Erakundea) (kontsulta data: 2024-09-18).
  7. Harluxet, Klaudio; Harluxet, Rene. (1977). «Informatikaren egungo egoeraz» ELHUYAR Txikia (10): 37–45. ISSN 0212-1735. (kontsulta data: 2024-09-18).
  8. Sarasola, Kepa. (1994). «Klaudio Harluxet, informatikaria» Zientzia.eus (kontsulta data: 2023-08-23).
  9. «Rene Harluxet :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2024-09-18).
  10. Harluxet, Rene. (1978). «Ordinatorearen memoria» ELHUYAR Txikia (15): 61–67. ISSN 0212-1735. (kontsulta data: 2024-10-02).
  11. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (kontsulta data: 2020-02-11).
  12. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2020-02-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]