René Lacoste

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Lacoste
René Lacoste.jpg
Bizitza
Izen osoaJean René Lacoste
JaiotzaParisko 10. barrutia eta Paris1904ko uztailaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaDonibane Lohizune1996ko urriaren 12a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Simone de la Chaume (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria, ekintzailea, tenis entrenatzailea eta moda-diseinatzailea
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g76–10
 
Lateralitateaeskuina
Altuera1,75 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: rene-lacoste Edit the value on Wikidata
Artikulu hau tenislariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lacoste (argipena)».

René Lacoste (Paris, Frantzia, 1904ko uztailaren 2a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1996ko urriaren 12a) tenislaria izan zen. Krokodilo goitizena zuen. Jaiotzez paristarra eta jatorriz Donibane Lohizuneko familia batekoa.[1]

1927, 1928 eta 1929an Davis Kopa irabazi zuen Frantziako tenis-taldeko lau tenislari mitikoetako gazteena zen. 1926 eta 1927an munduko tenislaririk onena eta hurrengo bi urteetan bigarrena izan zen. Hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1925, 1927 eta 1929an), bi aldiz Wimbledongoa (1925 eta 1928an) eta bi aldiz Forest Hillsekoa (1926 eta 1927an). Bikoteka ere hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1924, 1925 eta 1929an) eta behin Wimbledongoa (1925ean), Jean Borotrarekin batera.

Tenislari bikain honek 1929an utzi zion lehiaketetan parte hartzeari. Harrezkero, bere ospe handiari esker arrakasta handiz merkaturatu ahal izan zituen bere izeneko jantziak, krokodiloa ikur gisa daramatenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lacoste eta bere krokodilo famatua» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Lacoste Aldatu lotura Wikidatan