René Magritte
René Magritte | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lessines, 1898ko azaroaren 21a |
Herrialdea |
![]() |
Talde etnikoa | Belgikarra |
Heriotza | Brusela eta Schaerbeek, 1967ko abuztuaren 15a (68 urte) |
Hobiratze lekua |
Schaerbeek Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua |
berezko heriotza: birikako minbizia pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Georgette Berger (en) ![]() |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Academia de bellas artes (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, marrazkilaria, argazkilaria, grabatzailea eta zinemalaria |
Lantokia(k) |
Brusela Carcasona Paris eta Londres |
Lan nabarmenak |
The Treachery of Images (en) ![]() The Mysteries of the Horizon (en) ![]() Golconda (en) ![]() The lovers (en) ![]() The Empire of Lights (en) ![]() The Son of Man (en) ![]() The Human Condition (en) ![]() Not to be Reproduced (en) ![]() |
Mugimendua |
Belgian surrealism (en) ![]() surrealismoa |
IMDb | nm1065937 |
![]() |
René Magritte (Lessen, Belgika, 1898ko azaroaren 21a - Brusela, Belgika, 1967ko abuztuaren 15a) belgikar margolaria izan zen; surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magritten hasierako lanetan kubismoaren eta fauvismoaren eragina nabarmena bazen ere, 1925. urtetik aurrera surrealismo aldera egin zuen, De Chirico italiar margolaria izan baitzuen eragile.
1940. urte aldera "neoinpresionismo"aren teknikak landu zituen, irudikatze-mota zehatza eta erabat arrunta erabili zuen, sarritan garai batean lanbidetzat zuen paper pintatuen diseinua gogorarazten duena. Etengabe eta are lekuz kanpo ere errepikatzen dira Magritteren obran zehar ezaugarri diren zenbait irudi: airean egoten diren harkaitz handiak, oinetako behatzdunak zein trajez eta kapeluaz jantziriko gizonak. Gauzaki errealez eta irudimenezkoez osaturiko koadroak margotu zituen; haren irudimen aberatsagatik zein efektuak erabiltzeko erraztasunagatik, eta halaber koadroetan erakusten zuen umoreagatik ere, surrealismoak izan duen pintore naturalen eta oparoentzat hartzen da Magritte.
Haren obren artean aipagarri dira: Golconda (1953), Pirinoetako gaztelua (1959) eta Argien inperioa (195?) besteak beste.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Magritte ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.