Edukira joan

Renée Good erailtzea

Koordenatuak: 44°56′32″N 93°16′04″W / 44.94222°N 93.26767°W / 44.94222; -93.26767
Wikipedia, Entziklopedia askea
Renée Good erailtzea
Map
Motatiroketa
hilketa
heriotza erregistratua
poliziak tirokatua hilda
Data2026ko urtarrilaren 7a (09:37. Erdialdeko Ordu Estandarra, UTC−06:00)
KokalekuPortland Avenue South
Minneapolis
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Koordenatuak44°56′32″N 93°16′04″W / 44.94222°N 93.26767°W / 44.94222; -93.26767
IbilgailuHonda Pilot
Honen ondorioaeskola aldi baterako itxita
protesta
BiktimaRenée Good (tiroketaren biktima)
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak1
0
Nork ikertuaMinnesotako Atxiloketa Kriminalaren Bulegoa eta Federal Bureau of Investigation
ErantzuleJonathan Ross (hiltzaile, tirogile)
Armapistola
Multimedia

2026ko urtarrilaren 7an, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarreko (ICE) agente Jonathan Rossek[1][2][3] hurbil-hurbiletik tiro eginda hil zuen Renée Nicole Macklin Good 37 urteko emakumea, estatubatuar nazionalitatekoa. Good bere kirol ibilgailu utilitarioan zegoen. Rossek harengana gidatu zuen, oinez Gooden ibilgailua inguratu zuen, eta haren aurrealdera hurbildu zen. ICEko agente gehiago etorri ziren; agindu kontraesankorrak eman zizkioten Goodi,[4] eta haietako bat ibilgailuaren ate bat irekitzen saiatu zen. Goodek ibilgailua martxan jarri zuen, tokitik alde egitearren. Rossek hiru tiro egin zituen, eta Good hil zuen, ibilgailua bere ondotik igarotzean, Good aurrerantz baina tirogilearengandik aldenduz maniobratzen ari zela.

Tiroketak bitariko erantzunak sortu zituen, hilketaren justifikazioari buruz. Minneapolisen eta AEBko beste hainbat hiritan protestak egin zituzten hilketaren aurka, eta Jacob Frey Minneapoliseko alkateak eta Tim Walz Minnesotako gobernadoreak gobernu federalari exijitu zioten alde egin zezala hiritik. Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DHS) eta Donald Trumpek jendaurrean adierazi zuten ICEko agenteak bere burua defendatzeko egin zuela tiro; eta DHSko bozeramaile batek esan zuen Goodek «terrorismo ekintza» bat egin zuela. DHSk adierazi zuenez, ICEko agentea zauritu egin zen, baina sendatzea espero da; The Guardian egunkariak jakinarazi zuenez, ez zirudien agenteak tiroketan kalterik izan zuenik.

2026ko urtarrilaren 6an, Segurtasun Nazionaleko Departamentuak migrazioa kontrolatzeko inoiz egin den operaziorik handientzat jo zuena iragarri zuen: 2000 agente bidali zituen Minneapolis-Saint Paul metropoli eremura. Agente horien artean, Segurtasun Nazionaleko Ikerketetako kideak ere baziren, iruzur susmoak ikertzearren. Molly Coleman Saint Paul hiriko zinegotziak «aurrekaririk gabeko egun» gisa deskribatu zuen operazioaren lehen eguna.[5][6]

Hilketa Portland hiribidean jazo zen, East 33. eta 34. kaleen artean, Minneapoliseko Central auzoan.[7] Lekukoek diotenez, bi ibilgailutan etorritako ICEko lau agente oinez inguratu ziren, eta hiribideko errei bat blokeatzen ari zen Honda Pilot autoa inguratu zuten.[8][9]

Gertakariaren bideoek erakusten dutenez, Honda Pilot autoa gidatzen ari zen emakumeak behin eta berriz keinu egin zien ICEko ibilgailuei aurrera jarrai zezaten. Orduan, bi agente beren autotik jaitsi ziren, eta emakume gidari horri agindu zioten autotik jaisteko.[10][11] Lekukoek eta bideoek agertzen dutenez, ICEko agenteek agindu kontraesankorrak eman zizkioten gidariari. Agente batek agindu zion autoa martxan jartzeko eta handik alde egiteko; beste batek, ordea, autotik jaisteko oihu egin zion gidariari.[12][13] Online zabaldu diren gertakariaren hiru bideoek erakusten dutenez, bi agente oinez hurbildu ziren Gooden autora. Bideo grabazioetan norbait entzuten da «atera zaitez auto madarikatu horretatik!» esaten.[14]

Agente bat saiatu zen autoaren atea irekitzen, eta autora eskua sartu zuen leihotik zehar. Beste agente batek ateari heltzen ziola, gidariak atzera martxa egin zuen tarte labur batez, eta gero aurreranzko martxa sartu zuen, bolantea bi agenteengandik aldentzeko biratuz, dirudienez handik alde egiteko asmoz. Autoa aurrerantz mugitzen hasi zen, eta aurrealdean zegoen Jonathan Ross agentearengandik aldentzeko biratzen ari zen; Rossek hiru tiro egin zituen autoaren barrurantz.[15][16] Bideoan ez da argi ikusten ea autoak ukitu ote zuen hirugarren agentea, gertakari osoan zehar zutik mantendu zena.[17] Autoak aurrera jarraitu zuen, eta handik metro gutxira aparkatutako auto baten aurka eta kale-argi baten aurka txokatu zen.[18][19][20]

Inguruan zebilen pertsona batek bere burua medikutzat aurkeztu zuen, baina ICEko agenteek galarazi egin zioten gidariari mediku laguntza ematea. Inolako mediku laguntzarik ez zitzaion eman gidariari 15 bat minutuz; eta larrialdiko medikuak heldu zirenean, haien ibilgailuak ezin izan ziren tokiraino heldu, ICEren ibilgailuek eragozten baitzuten, eta gidariarengana oinez hurbildu behar izan zuten.[21] Lekuko batek adierazi zuenez, tirogileak oinez alde egin zuen, eta ICEren ibilgailu batean sartu zen.[22][23] DHSko idazkari Kristi Noemek adierazi zuen tiro egin zuen ICEko agentea ospitalean tratatu zutela eta gero alta eman ziotela. Good hiltzat jo zuten, Hennepin County Medical Center osasun zentroan; heriotzaren kausa buruan jasotako tiroak izan ziren.[24]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Sawyer, Liz. (2026-01-08). «Star Tribune identifies ICE agent who fatally shot woman in Minneapolis» Minnesota Star Tribune (kontsulta data: 2026-01-13).
  2. (Ingelesez) Chapman, Holmes Lybrand, Allison Gordon, Jeff Winter, Casey Tolan, Isabelle. (2026-01-09). «ICE officer who shot woman in Minneapolis was dragged and injured in traffic stop last year» CNN (kontsulta data: 2026-01-13).
  3. (Ingelesez) «ICE officer in Minneapolis shooting was dragged by a driver months earlier» The Washington Post 2026-01-09 ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2026-01-13).
  4. (Ingelesez) Staff, MPR News. (2026-01-07). «Eyewitnesses say Renee Good posed ‘no threat’ to ICE agents» MPR News (kontsulta data: 2026-01-09).
  5. «Homeland Security plans 2,000 officers in Minnesota for its 'largest immigration operation ever'» AP News 2026-01-06.
  6. Luscombe, Richard. (2026-01-07). Woman in Minnesota fatally shot by ICE agent during raid, video shows. ISSN 0261-3077..
  7. (Ingelesez) O'Donovan, Caroline; Sacchetti, Maria. (2026-01-07). «ICE officer fatally shoots woman during Minneapolis operation» The Washington Post.
  8. (Ingelesez) Kim, Juliana. (2026-01-07). «What we know so far about the fatal ICE shooting of a Minneapolis woman» NPR (kontsulta data: 2026-01-08).
  9. (Ingelesez) «Woman fatally shot by ICE officer in Minneapolis identified, hundreds of mourners show up at vigil» www.cbsnews.com 2026-01-08 (kontsulta data: 2026-01-08).
  10. (Ingelesez) «After fatal ICE shooting, DHS and Minnesota officials share contrasting accounts» NBC News 2026-01-08 (kontsulta data: 2026-01-08).
  11. (Ingelesez) «Videos Show Federal Agent Shooting Motorist in Minneapolis» The New York Times 2026-01-07.
  12. (Ingelesez) Staff, MPR News. (2026-01-07). «Eyewitnesses say Renee Good posed ‘no threat’ to ICE agents» MPR News (kontsulta data: 2026-01-08).
  13. (Ingelesez) «Witness Says Victim Was ‘Obviously Scared’ Before Fatal ICE Shooting» HuffPost 2026-01-07 (kontsulta data: 2026-01-08).
  14. (Ingelesez) «DHS Is Lying To You About ICE Shooting a Woman» 404 Media 2026-01-07 (kontsulta data: 2026-01-08).
  15. (Ingelesez) Kim, Juliana. (2026-01-07). «What we know so far about the fatal ICE shooting of a Minneapolis woman» KCSM Jazz 91 (kontsulta data: 2026-01-08).
  16. (Ingelesez) Pattee, Ryan. (2026-01-07). «ICE agent shoots, kills woman in Minneapolis» KSTP.com 5 Eyewitness News (kontsulta data: 2026-01-08).
  17. (Ingelesez) Dell'Orto, Tim Sullivan and Giovanna. (2026-01-08). «ICE officer shoots woman dead in dramatic escalation of Trump crackdown» The Sydney Morning Herald (kontsulta data: 2026-01-08).
  18. (Ingelesez) «After fatal ICE shooting, DHS and Minnesota officials share contrasting accounts» NBC News 2026-01-08 (kontsulta data: 2026-01-08).
  19. (Ingelesez) «DHS Is Lying To You About ICE Shooting a Woman» 404 Media 2026-01-07 (kontsulta data: 2026-01-08).
  20. (Ingelesez) «Minneapolis shooting latest: Protests after woman shot dead by ICE agent» BBC News 2026-01-08 (kontsulta data: 2026-01-08).
  21. (Ingelesez) News, N. B. C.. (2026-01-08). «Immigration agent fatally shoots driver in Minneapolis» NBC News (kontsulta data: 2026-01-08).
  22. (Ingelesez) Staff, MPR News. (2026-01-07). «Eyewitnesses say Renee Good posed ‘no threat’ to ICE agents» MPR News (kontsulta data: 2026-01-08).
  23. (Ingelesez) «Witness Says Victim Was ‘Obviously Scared’ Before Fatal ICE Shooting» HuffPost 2026-01-07 (kontsulta data: 2026-01-08).
  24. (Ingelesez) Yee, Curtis; Anderson, Jim; Clark, Nell; Burdette, Sam. «Hundreds protest in Minneapolis after ICE officer kills Renee Nicole Macklin Good» AP News (kontsulta data: 2026-01-08).