Renato Profuturo Frigerido
| Renato Profuturo Frigerido | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Renato Profuturo Frigerido (latinez: Renatus Profuturus Frigeridus) Antzinaro Berantiarreko historialari erromatarra izan zen, V. mendearen bigarren erdian bizi izan zena, hunoen inbasioen ondorengo garaian. Bere obra 454 urtean amaitzen zen, hunoen garailea izan zen Flavio Aezioren heriotzarekin.
Historiak (Historiae) izeneko lana idatzi zuen, latinez, gutxienez hamabi liburu hartzen zuena. Lanaren kopiak ez dira egunera iritsi; hala ere, Gregorio Tourskoa gotzainaren lanari esker ezagutzen da, berak luze eta zeharo mende bat geroago aipatzen baitu bere Frankoen Historia lanean.
Lehen aipua (Frankoen historia, II, 8) Aezio jeneralaren irudiaren ingurukoa da. Panegiriko baten moduan idatzita dago. Are gehiago, aipu honek, Merobaudesen panegirikoarekin batera, latinezko literaturan "ereduen" erabilera bistaratzen dute.[1]
Profuturo Frigerido ia ziur kristaua zen. Bere obra, Sulpizio Alexandroren Historia galduarekin batera, Gregorio Touskoaren iturrietako bat izan zen. Iturri garrantzitsua da frankoen historia goiztiarrerako eta, bereziki, Mendebaldeko Erromatar Inperioak V. mendearen lehen erdian jasan zituen gertaeretarako. Bi obra horiek tradizio historiko klasikoaren barruan kokatzen dira, eta Gregorio Tourskoa tradizio horren zatitzat hartzen den ala ez, Antzinate Berantiarraren azken fasea edo azken-aurrekoa markatzen dute (Amiano Martzelinoren obra nagusiak bezala).[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ James, Edward. (1998-01-31). «3. Gregory of Tours and the Franks» After Rome's Fall (University of Toronto Press) (kontsulta data: 2025-01-27).
- ↑ «Renatus Profuturus Frigeridus» The Fragmentary Latin Histories of Late Antiquity (AD 300–620) (Cambridge University Press): 226–231. 2020-06-25 (kontsulta data: 2025-01-27).