Renault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Renault
Renault 2021.svg
Datuak
Motaenpresa, automobile manufacturer (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Honen parteCAC 40 eta Renault–Nissan–Mitsubishi Alliance (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak179.565 (2019)
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaJean-Dominique Senard
Zuzendari exekutiboaLuca de Meo (en) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaSociété anonyme
JabeaNissan, Frantzia eta Daimler AG
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak122.171.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Kapital berekia35.331.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Diru-sarrerak55.537.000.000 € (2019)
Irabazi garbia19.000.000 € (2019)
Ustiapen-mozkina2.105.000.000 € (2019)
Burtsa-kapitalizazioa12.474.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Balore-burtsaEuronext
Historia
Sorrera1898ko abenduaren 24a
2002
Sortzailea
SorlekuaBoulogne-Billancourt
Jasotako sariak
[[]]  (2019)
webgune ofiziala
Facebook: Renault Twitter: Groupe_Renault Instagram: grouperenault Youtube: UCjpe-FourUgOLzzPu9qV4qg Edit the value on Wikidata

Renault automobilak eta bestelako ibilgailuak ekoizten dituen Frantziako enpresa bat da. Munduko automobil-industria talde nagusienetakoa osatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renault auto enpresa Louis Renaultek sortu zuen 1898 urtean. Auto industrian aitzindaria izan zen Frantzian. Hastapenetan, bere taxiek arrakasta handia eduki zuten. Lehen Mundu Gerran zehar, Renaultek munizioa, hegazkinak eta auto militarrak fabrikatzen zituen baita ere. Parisko Renault taxiek soldaduak garraiatzeak garrantzi handia eduki zuen gerra urteetan zehar. Munduko bi gerren bitartean autoak ez ezik kamioiak, nekazaritzako makineria, eta hegazkinen motorrak ere ekoiztu zituen.

Renault enpresan munduko lehenenetariko langile matxinada burutu zen 1936 urtean; orduan, soldataren igoera, sindikatuen onarpena, opor ordainduaren eskubidea, hitzarmen kolektiboa eta lanaldiaren murrizketa, langabeziaren kontrako neurriak bezala lortu zituzten.

II. Munduko Gerran zehar, Renault lantegietan nazientzat materiala ekoiztu zuten. Horregatik Louis Renault atxilotu egin zuten 1944 urtean, Frantziak askatasuna lortu zuenean, eta kartzelan bertan hil zen. Frantziako gobernuak enpresa nazionalizatu egin zuten.

1979tik 1987ra arte, Renault American Motors Corporation enpresaren jabetza nagusia eduki zuen. Gero 1987an Chrysler Corporation enpresari saldu zion. 1986an Frantziako gobernuak pribatizazioa proposatu zuen. 1996rako partzialki pribatizazioa eginda zegoen. 2001eko urtarrilean, Renault etxeak industria dibisioa Volvo enpresari saldu zion. 1977tik 1985ra arte 1 Formulan eraikitzaileen lehiaketan aritu zen, bere motorretan turboa garatu eta erabiliz. Gainera, 2005ean eta 2006an 1 Formulako eraikitzaileen mundiala irabazi zuen.[1]

Gaur egunean Renault enpresaren %15,7 gobernu Frantziaren esku dago da. Renault Nissan konpainiaren %44,4aren jabea da. Eta aldi berean Nissan Renault-en %15aren jabe da.

Modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960tik 1994ra arte autoaren modeloak zenbakiarekin identifikatzen ziren. Adibidez R-4, R-5, R-7, R-11, R-12 edo R-18.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Stats F1. (2021-01-07). Renault. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]