Renminbi
Jump to navigation
Jump to search
| Renminbi | |
| 人民币 (txinera) | |
| Antzinako txanpon | |
| ISO kodea: | CNY |
| Estatua(k): | |
| Ikurra: | ¥ |
| Frakzioa: | 10 jiao 100 fen |
| Txanponak: | 1,2,5 fen, 1,5 jiao eta yuan 1 |
| Billeteak: | 1,2,5 jiao, 1, 2, 5, 10, 20, 50 eta 100 yuan |
| Truke tasa: 2011-7-1 |
1 EUR = 9.395 CNY 1 USD = 6.466 CNY |
| Bankua: | Txinako Herri Bankua |
Renminbia (RMB, ikurra: ¥; kodea: CNY; CN¥, 元 eta CN元) (txinera tradizionala: 人民幣, txinera sinplifikatua: 人民币) Txinako Herri Errepublikako diru ofiziala da. Renminbi izenak hitzez hitz «herriaren txanpona» esan nahi du txineraz.
Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Renminbiaren oinarrizko unitatea yuan-a da. Yuan batek 10 jiao ditu, eta jiao batek 10 fen.
Txinan ohikoa da, diru kopuruak renminbietan adierazteko, zenbakiaren aurretik ¥ ikurra jartzea, edo atzetik 元 ikurra ipintzea.
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renminbi |