Rennes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rennes
 Bretainia (eskualdea)
Vue sud-ouest de la place du parlement de Bretagne, Rennes, France.jpg
Blason Rennes.svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Bretainia (eskualdea)
Departamendua Ille-et-Vilaine (35) - (hiriburua)
Barrutia Rennesko barrutia (hiriburua)
Izen ofiziala Rennes
Alkatea Nathalie APPERE (2014-2020)[1]
INSEE kodea 35238
Postakodea 35000
Demografia
Biztanleria 211.373
% 47 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 53
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Aglomerazioa Rennes Métropole
Eremua 50,39 km2
Dentsitatea 4.101,11 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 48° 06′ 51″ N, 1° 40′ 51″ W / 48.114166666667°N,1.6808333333333°W / 48.114166666667; -1.6808333333333Koordenatuak: 48° 06′ 51″ N, 1° 40′ 51″ W / 48.114166666667°N,1.6808333333333°W / 48.114166666667; -1.6808333333333
Rennes hemen kokatua: Frantzia
Rennes
Rennes
Rennes (Frantzia)
Datu gehigarriak
Sorrera Condate herri zelta
Civitas Riedonum erromatar hiria
Herritarra rennestar
http://metropole.rennes.fr/

Rennes (galoz Resnn, bretainieraz Roazhon) Bretainiako barnealdean dagoen hiria da, bertako ekialdean. Bretainiako eskualdearen hiriburua eta Ille-et-Vilaineko eskualdearen prefektura da. Bro Roazhon lurralde historikoaren hiriburua ere bada.

2013ko erroldaren arabera 211.373 biztanle ditu. Frantsesa hizkuntza nagusia bada ere, esan dezakegu nolabait hiri hirueleduna dela.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretainiaren ekialdean kokaturik dago, Ille eta Vilaine ibaiek bat egiten duten puntuan, muino baten gainean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Rennes)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.1 9.4 12.3 14.7 18.4 21.5 23.8 23.6 21.1 16.7 11.7 9 15.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.2 2.5 4 5.4 8.5 11.2 13.1 13.1 11.2 8.3 4.9 3.2 7.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61.3 52.3 49.3 45.1 58.1 46.4 42.6 47.3 56.6 63.8 68.4 69.1 660.3
Iturria: Météo France

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Redones leinu zeltak Bretainiaren ekialdea populatu zuen K.a. II mendean eta beren hiriburua Ille eta Vilaine ibaiek bat egiten duten puntuan ezarri zuten. K.a. 57 urtean Redoneek erromatarren aurkako aliantzan hartu zuten parte baina Marko Lizinio Krasok garaitu egin zituen. Armorikako penintsulan hainbat matxino gelditu ziren eta Julio Zesar berak menperatu zituen. K.a. 52 urtean erromatarrek Mantxako kanala zeharkatu eta Britoien aurka egiteko osatu zuten galiarren armadan ere hartu zuten parte Vercingetorixen agindutara.

Redoneen hiriburua Condate Riedonum edo Civitas Riedonum izenarekin ezagutu zen erromatarren garaian. Ezagutzen den rennetarrik zaharrena Titus Flavius Postuminus da, bere hilarria 1969ko indusketa batean azaldu zen. Toki estrategikoan izanik garapen handia izan zuen hiriak. 275ean harresiez inguratu zuten, barbaroen erasoen beldur. V mendean gainbehera zihoan erromatar inperioaren gotorleku garrantzitsua zen oraindik. Honen adierazle 453 urtean apezpikutza eratu izana. Melaine apezpikua, gerora hiriko patroia bihurtuko zena, Frankoen eta armorikarren arteko pakea lortzeko pertsona erabakiorra izan zen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V mendean iparraldetik etorritako britoiek okupatu zuten Armorika mendebaldea eta frankoek ekialdea. Britoien zabalkundearen beldur izanik frankoek Bretainiako marka ezarri zuten, Rennes, Nantes eta Vannesen muga bihurtuz baina IX mendean Bretainiaren barnean gelditu ziren. Rennes bera 851 urtean bihurtu zen bretoi eta berehala izendatu zuten hiriburu. Bere katedralean koroatu ziren Bretainiako dukeak.

1356-57ko Bretainiako oinordekotza gerran Lancasterreko dukeak Rennes setiatu zuen baina Bertrand du Guesclin-ek erresistentzia gidatu eta urtebeteren ondoren ingelesek alde egin behar izan zuten. 1491an frantsesak izan ziren Rennes erasotu zutenak baina hauek ere atzera egin behar izan zuten, Bretainia guztia menperatu ondoren. Ana Bretainiakoak bake ituna sinatu behar izan zuen eta Bretainia Frantziako koroaren esku gelditu zen, independentzia galduz. dena dela Bretainiako parlamentua errespetatu zuten frantsesek.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretainiako hiri nagusia izaten jarraitu zuen, Nantesekin batera. Bien arteko lehiak gogorra sortu zen eta 1551. urtean Britainiako legebiltzarra osatzea erabaki zenean eta azkenik, hamar urte geroago Rennesen finkatu zuten legebiltzarraren egoitza.1720an sute handi batek hiriaren iparraldeko egurrezko etxeak erre zituen eta berreraikuntza egiterakoan plano koadrangeluarra hartu zuten oinarri eta eraikin berriak harrizkoak egin zituzten.

1857an trenbidea iritsi zen Rennesera eta 1885ean Bretainiako Unibertsitateak bere egoitza Nantesetik Rennesera pasa zuen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jasan zituen. 1940an Alemaniarren bonbek aliatuek armaz josita zeukaten tren bat jo zuten eta mila hildakoytik gora izan ziren. Hurrengo egunean naziek hiria okupatu zuten. 1943 eta 1944ean estatubatuarrak izan ziren hiria bonbakatu zutenak. George S. Patton buru zuen armadak askatu zuen hiria 1944ko abuztuaren 4an. 100.000 biztanle zituen hirian 50.000 preso alemaniar sartu zituzten lau esparrutan.

1954tik aurrera Rennesek eraikuntza plan handiak egin zituen Frantzian gehien hazten ari zen hiria baitzen Toulouserekin batera, eta urte gutxitan biztanleria bikoiztu egin zuen.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rennesko auzoak

Rennes 12 auzotan banaturik dago:

  1. Le Centre
  2. Thabor/Saint Hélier
  3. Bourg l'Évêque-Moulin du Comte
  4. Saint-Martin
  5. Maurepas-Patton-Bellangerais
  6. Jeanne d’Arc-Longs-Champs-Beaulieu
  7. Francisco Ferrer-Landry-Poterie
  8. Sud Gare
  9. Cleunay-Arsenal-Redon
  10. Villejean-Beauregard
  11. Le Blosne
  12. Bréquigny

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria (burdinbide gaiak, automobilgintza, nekazaritza jarduerarako makineria, kimika industria, janari industria, tresneria elektrikoa, zurgintza, larrugintza, petrolio findegiak) da ekonomia jarduera nagusia. Administrazio-gune garrantzitsua da eta bertatik bideratzen da, neurri handi batean, Bretainiako mendebalerako merkataritza jarduera.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesa hizkuntza nagusia bada ere, esan dezakegu nolabait hiri hirueleduna dela, Bretainia-Garaiako beste leku batzuetan bezala galo bertako hizkuntza tradizionala izanda eta bretainiera herrialde osoko beste mintzaira izanik. Bertaèyn Galeizz erakundeak hiri honetan du egoitza nagusia 1976tik, galozko kulturaren aldekoa dena. Bestela, hiriak 2008an "Ya d'ar brezhoneg" ("Bai bretainierari") kanpainarekin bat egin zuen.

Arteari dagokionez, 1720. urteko sutearen ondorioz, oso hondatuak geratu ziren Rennesko eraikuntza zaharrak. Jacques Ange Gabriel frantses arkitektoaren planoei jarraituz eraiki zituzten berriro monumentu aipagarrienak: Saint Pierre katedrala (XVIII-XIX. m.; aurrealde klasikoa), Saint Sauveur basilika (XVIII. m.), Notre-Dame edo Saint Melaine eliza (XIV. m.), XVII. mendean berritutako Saint Georges apaizetxe zaharra, XV-XVI. mendeetako Saint-Germain eliza gotiko berritua, XVII. mendeko Bretainiako legebiltzarraren egoitza, Luis XV.aren estiloko udaletxea.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rennesko Unibertsitatea 1970ean sortu zuten, eta gaur egun bi zatitan bananduta dago: Hiriko ekialdean "Rennes 1" (Campus de Beaulieu) zientzia arloko ikasketekin eta mendebaldean "Rennes 2" (Campus de Villejean) letretakoekin orokorrean. 2006an Rennes en Frantziako zortzigarren hiria ikasle kopuruari dagokionez.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stade Rennais FC hiriko futbol talde nagusia da, Ligue 1ean jokatzen duena. Birritan irabazi du Liga (1956, 1983) eta beste bitan Kopa (1965, 1971).

Gizonezkoen boleibol taldea (Rennes Volley 35) eta emakumezkoen errugbiarena (Stade rennais rugby) ere aipatzekoak dira, goien mailakoak izanda.

Halaber, Rennes Ar Gwazi Gouez futbol gaelikoaren taldea da, Bretainiako txapelduna izan dena 2004 eta 2007an eta Euroligako txapelduna 2007an.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Ana enparantza.
Champ-Jaquet enparantza.

Alde zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri artistiko eta historikoa izendaturik dago Rennes. Alde zaharra aintzinako erromatarren haresien barnean kokaturik dago, harresia toki zehatzetan baino ikusten ez den arren.

Iparraldeko zatia suak erre zuen eta han harrizko etxeak kokatzen dira. Bretainiako parlamentua han egonik hiriaren alde aberatsa bertan dago. Eraikin ikusgarriak daude bertan, parlamentuaz gain udaletxea, epaitegia, opera, Saint-Georges jauregia eta beste hainbat. XVIII mendeko arkitektura klasikoa nagusitzen da, eta kale zabalak oinarri koadrangeluarraren arabera antolatuak.

Alde zaharraren hegoaldeko zatian kolore anitzezko egurrezko etxeak aurkitzen dira, kale estu irregularretan. Rennesko katedralaren inguruan pilaturik daude. Kaleen arteko gurutzaketetan txoko eta enparantza txikiak sortzen dira, hauek dira aipagarrienak:

  • Place des Lices (Eztabaiden enparantza): Justak eta torneoak jokatzen ziren plaza honetan. Molanteko jauregia dago bertan, XVII mendekoa.
  • Place Sainte-Anne (Santa Ana enparantza): Ana Bretainiakoa eta Karlos VIII.a Frantziakoaren arteko ezkontza izan zen jakobitarren komentua dago bertan eta berari itsatsita egurrezko taulen sare koloretsua duten etxezaharrak daude.
  • Place du Champ-Jaquet: Egurrezko etxe koloretsuak dituen enparantza triangeluarra da. Tizé etxea da aipagarriena.

Vilaine ibaiaren hegoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vilaine ibaiaren hegoaldean museoak eta eraikin artistiko modernoak daude. Bretainiako Museoa, Arte Ederren Museoa, Les Champs Libres kultur zentroa, Renneseko liburutegia, Zientzia Museoa, Planetarioa... Honoré Commeurec enparantzan Les Halles Centrales merkatu estalia dago, 1922an eraikia. Merkatuaren zati batean arte garaiidea erakusten da.

Aipatzekoak dira era berean 1895 eta 1902 artean Viliane ibaiaren ertz banatan eraiki ziren errotak.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rennesko metroa 2002an zabaldu zuten linea batekin, eta 2018rako beste bi linea egitea aurreikusi dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1831 1881 1931 1946 1962 1975 1982 1999 2006 2008
30.160 25.904 29.225 27.340 60.974 88.659 113.781 151.948 198.305 194.656 206.229 209.613 206.655

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rennestar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yves Milon (RPF): 1944-1953.
  • Henri Fréville (MRP): 1953-1977.
  • Edmond Hervé (PS): 1977-2008.
  • Daniel Delaveau (PS): 2008-.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Hiri senidetuak Rennesko ubide nagusiaren zubian idatzita daude)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rennes Aldatu lotura Wikidatan