Repeat begizta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Repeat begizta begizta horren amaieran baldintza betetzen den egiaztatzen duena da, hala bada begiztatik irten eta gainontzeko kodearekin jarraitu egiten duelarik.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pseudokodez idatzitako sintaxia honakoa liteke:

Errepikatu
   (begiztaren edukia)
Bete arte (baldintza)
Begiztaren edukia iterazio bakoitzean errepikatuko den kode zatia da.
Baldintza balio boolear bat bueltatzen duen aldagai edo adierazpena da.

Programazio lengoaietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programazio lengoaia gehienetan honela erabiltzen da REPEAT begizta:

REPEAT
  (begiztaren edukia)
UNTIL (baldintza)

Kontrol egitura honekin, barneko kodea gutxienez behin exekutatzen da, eta baldintza betetzen denean bertatik irten.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sententzia honen erabilera ohikoa da erabiltzaileari iterazio bakoitzaren ondoren jarraitu nahi duen galdetzen zaion kasuetan. Honenbestez, lehenengo aldian beti exekutatuko da, eta hurrengoetan erabiltzailearen erantzunaren arabera jarraitu egingo da edo ez.

Ohikoa da baita sarrerako datuak iragazi nahi dira, hala nola balio batek tarte baten barruan egotea nahi denean.

Hurrengo adibide honek 3 eta 7 arteko zenbaki bat sarrera bezala jaso arte berri bat eskatzen jarraitzen du
 REPEAT
   WriteString(“Sartu zenbaki bat”)
   ReadInt(zenbakia)
 UNTIL (zenbakia >= 3) AND (zenbakia <= 7)

Ez da beharrezkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Repeat begizta oso erabilgarria da kasu batzuetan, baina ez da beharrezkoa [[programazio egituratu]an, while begizta batek ordezkatu baitezake. Hona adibidea:

 Errepikatu
    (Begiztaren edukia)
 Bete arte (baldintza)

Honela ere idatzi daiteke:

 (Begiztaren edukia)
 (baldintza) betetzen ez den bitartean
    (Begiztaren eduki)
 begiztaren itxiera

Aurreko bi kode hauek baliokideak dira, emaitza berdina sortzen baitute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]