Resurrección Maria Azkue saria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Resurrección Maria Azkue saria 1975ean sortu zuen Bilboko Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin. Geroago 1981n izen bereko ikerketa-saria sortu zuten.[1] Euskarazko ikerlanetarako atal hori 1990era bitarte iraun zuen, orduan Idazle gazteentzako literatur sari bihurtu zuten 2017ra birtarte.[2]

Sariaren izena Euskaltzaindiaren sortzaile nagusia eta haren lehendabiziko lehendakaria izan zen Resurrección Maria Azkue euskalaria omentzeko aukeratu zuten.

Bilboko Aurrezki Kutxa Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin (BBK) bat egin zuen 1990ean Bilbao Bizkaia Kutxa osatzeko, orduan desagertu zen sariko ikerkuntza atala. 2011n Gipuzkoako Kutxa eta Vital Kutxarekin batu zen Kutxabank sortzeko, baina literatu saria ez zuten moztu.

Ikerkuntza ataleko sarituak (1981-1990)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981

1982

1983

1984

1985

  • Martxel Ensunza eta Martin Olazar. Bentzil Alkoholaren Polimerizazioa katalizatzaile Azidoen Gainean. Zinetikaren Ikerketa eta Erreaktorearen diseinua

1986

1987

1988

1989

1990

Idazle gazteentzako literatura saria (1991-2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honen xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea izan da. 1975-1990 tarteko urteetan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak diren hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  2. a b «Azkue Literatura sariak (1991-2017)» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-28.