Retba aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Retba Lakua edo Aintzira Arrosa. Bertoko biztanle batzuk eta haien txalupak.

Retba aintzira edo aintzira arrosa Senegalen dagoen aintzira bat da, Dakar hiriburuaren ipar ekialdean. Aintzira honen gazitasun maila % 40 da eta, horregatik, oso erraza da bertan flotatzea.

Aintziraren kolorearen azalpen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintziraren kolore arrosak azalpen biologiko bat du.

Hasiera batean Dunaliella salina algaren kontzentrazio handiagatik zela uste zen. Alga hau muturreko giroetan bizitzera dago ohituta, erradiazio, gazitasun edo tenperaturara egokituz, beta karoteno ugari ekoiztuz. Azken hau oso erabilia da kosmetikoak ekoizteko.

Baina Aharon Orenek egindako ikerketa batek erakutsi zuen kolore arrosa bitxi hori Halobacterium deituriko Arcaea baten ondorioz zela. Bakterio honek argiarekiko sentikorra den proteina bat du.

Koordenatuak: 14° 50′ 20″ N, 17° 14′ 04″ W / 14.838888888889°N,17.234444444444°W / 14.838888888889; -17.234444444444