Reykjavik
Reykjavik Reykjavík | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Konterria | Ipar-Hego Reykjavik | ||
Alkatea | Ólafur F. Magnússon (Sjálfstæðisflokkurinn) | ||
Izen ofiziala | Reykjavíkurborg | ||
Jatorrizko izena | Reykjavík | ||
Posta kodea | 101–155 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 64°08′51″N 21°56′06″W / 64.1475°N 21.935°W | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 274,5 km² | ||
Altitudea | 18 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 139.875 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1786 | ||
Telefono aurrizkia | 5 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Vilnius, Helsinki, Kingston upon Hull, Kopenhage, Nuuk, Oslo, Seattle, Lviv, Stockholm, Tórshavn, Winnipeg, Weilburg eta Wrocław | ||
Hizkuntza ofiziala | islandiera | ||
http://www.rvk.is |
Reykjavik[1] Islandiako hiriburu eta hiri handiena da. Gainera Mundu osoko iparraldeen dagoen hiriburua da. Islandiako hego-mendebaldean kokaturik dago Faxaflói badian. 118.000 biztanle baino gehiago ditu eta estatuko ekonomia eta gobernuaren erdigune da. Gaur egun herrialdean bizi den biztanleriaren bi heren baino gehiago Reykjavik eta inguruko gune metropolitarrean bizi da.
Hiria sortu zutenean, berehala, uharteko komertzio, biztanleria eta gobernuko ajardueren erdigune bilakatu zen. Gainera, egun Islandiako Unibertsitatea eta uharteko aktibitate ia denak bertan gauzatzen dira.
Gaur egun, Reykjavik Eskualdeak 200.000 biztanle ditu hiriburuko eta inguruko metropoliko biztanleria batuz. Herrialde moderno bateko hiriburua da, eta beharrezko zerbitzuez guztiz hornituta dago. Bere kokapenagatik, neguan bakarrik 4 orduko argia dago eta udan aldiz, ez da eguzkia ezkutatzen ia. Azken urteetan biztanleria asko hazi da eta inguruneko industriak eta komertzioak ere hazkunde nabaria izan dute.
Hiriak energia geotermikoa darabil: Islandia energia mota horren erabiltzaile nagusia da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Reykjavík Islandia hego-mendebaldean dago, Faxaflói badiaren hertzean. Kostaldean kobazulo, irla eta penintsula asko ditu. Izotz Aroan (duela 10.000 urte), glaziar handi batek gaur egun herria dagoen tokia ezkutatu zuen. Öskjuhlíð eta Skólavörðuholt sumendiak, gaur egun itzaliak, glaziarra urtu zenean uharteak bihurtu ziren eta bertako erupzioen ondorioz gaur egungo harri zaharrenak sortu ziren, baina hondamendi naturalak ez ziren bertan gelditu eta lurrikara eta erupzio gehiago egon ziren duela 4.500 urte inguruan. Elliðaá ibaia da hirburua zeharkatzen duen ibairik luzeena. Nahiz eta nabigatzea ezinezkoa izan munduko izokin-arrantzarako ibai nagusia da. Reykjavík inguruko mendirik altuena 914 mkoa da, Esja mendia. Hiriburua Seltjarnarnes penintsulan dago, baina horren kanpoaldeko auzoak penintsulatik hegoaldera eta ekialdera daude. Reykjavík dentsitate baxuko hiria da, izan ere etxebizitzak baxuak eta bata bestetik urrun daude. Hiriburua hutsunez beterik dago eta bertako gazteria hutsune haiei baliozko probetxua ematen saiatu da urteotan, parke, liburutegi eta hainbat eraikuntza bertan eraikitzen lagunduz.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta iparraldean egon, Reykjavik ez da uste bezain hotza eta neguko tenperaturak New York eta Toronto hirien antzekoak dira, itsas korronteen ondorioz. Izan ere, Islandiako kostaldea ez da hain hotza itsas lasterrek Karibean berotzen den ura bertara eramaten dutelako. Hiria ez da oso haizetsua, baina enbatak normalak izaten dira negu aldean. Oso euritsua da, urtean 213 egun euritsu izaten dira gutxi gorabehera.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.9 | 2.8 | 3.2 | 5.7 | 9.4 | 11.7 | 13.3 | 13.0 | 10.1 | 6.8 | 3.4 | 2.2 | 7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.6 | 0.4 | 0.6 | 3.1 | 6.5 | 9.3 | 10.8 | 10.5 | 7.6 | 4.5 | 1.4 | -0.3 | 4.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.0 | -2.1 | -2.0 | 0.4 | 3.6 | 6.7 | 8.3 | 7.9 | 5.0 | 2.2 | -1.3 | -2.8 | 1.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 75.6 | 71.8 | 81.8 | 58.3 | 43.8 | 50 | 51.8 | 61.8 | 66.5 | 85.6 | 72.5 | 78.7 | 798.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.3 | 12.5 | 14.4 | 12.2 | 9.8 | 10.7 | 10 | 11.7 | 12.4 | 14.5 | 12.5 | 13.9 | 147.9 |
Eguzki orduak | 24.8 | 53.7 | 111.6 | 141.0 | 192.2 | 162.0 | 170.5 | 155.0 | 126.0 | 83.7 | 39.0 | 9.3 | 1268.8 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE)[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory [3] |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nr. | Izena | Biztanleria 2010 |
---|---|---|
1 | Vesturbær | 15.703 |
2 | Miðborg | 8.618 |
3 | Hlíðar | 9.612 |
4 | Laugardalur | 15.239 |
5 | Háaleiti og Bústaðir | 13.755 |
6 | Breiðholt | 20.646 |
7 | Árbær | 10.192 |
8 | Grafarvogur | 18.130 |
9 | Kjalarnes | 834 |
10 | Grafarholt og Úlfarsárdalur | 5.416 |
Reykjavík | 118.145 |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingólfur Arnarson 874. urtean egungo Reykjavík hiria dagoen eskualdera iritsi zen lehen gizona dela uste da: Landnámabók liburuak dioenez, masta uretara bota eta finkatuta geratu zen lehenengo tokian herria sortu zuen. Bertako baporeen ondorioz Reykjavík izena hartu zuela uste da (islandieraz, Bapore badia da). Reykjavík ez da herria bezala kontsideratzen XVIII. mendera arte, izan ere, baserri batzuk baino ez zeuden eskualdean. Danimarkarrak Islandian industria sartzen saiatu ziren mende hartan, uhartea modernizatzeko asmoz. 1752an Danimarkako erregeak Reykjavík zegoen eskualdean hainbat etxe eraikitzen hasi zen kotoia bertan gordetzeko. Bertako beste manufaktura batzuk arrantza, sulfuroaren ustiaketa, nekazaritza eta ontzigintza izan ziren.

1786an, Danimarkako koroak bertako komertzioa ezeztatu zuen eta eskualde hartan sei herri sortzeko baimena eman zuten, haietako bat Reykjavík. Hala ere, komertziorako hainbat arazo zeuzkaten daniarrek dena kontrolatzen baitzuten. Azkenik, 1880an islandiar komertzioa zabaltzen hasi zen. XIX. mendean nazionalisten mugimenduak biztanleak erakarri zituen eta Islandiaren independentzia nahiak zabaltzen hasi ziren. Reykjavík Islandiako herri bakarrenetakoa eta handiena zenez, hiriburu aukeratu zuten, eta ideia horien erdigune bilakatu zen. Mugimenduko partaideek bazekiten Reykjavík gogor eutsi behar zuela haien helburua lortzeko eta hiriarentzako oso garrantzitsuak izan ziren urte haiek, bere garapenerako batez ere. 1845ean Alþingi berriro ireki zen Reykjavíken. Nahiz eta legezko batzarra ez izan, Danimarkari uhartean ebatzi behar zituen arazoei buruz berri ematen zuten. Hurrengo urteetan Islandiak independentzia osoa lortu zuen, konstituzio eta guzti, eta Reykjavík legezko hiriburu bilakatu zuten Alþingi batzarra bertan aurkitzen zelako. 1920 eta 1930eko hamarkadetan arrantza industria Reykjavíken nagusitu egin zen –bakailaoa arrain nagusia zen–, baina 1929ko krisialdiak eragina izan zuen eta boryizketia gailendu zen uharte osoan.
1940ko maiatzaren 10ean lau gerra-ontzi iritsi ziren hiriburura, baina biztanleak izugarrizko lasaitua hartu zuten naziak ez zirela egiaztatutako, britaniarrak baizik, eta herrialdea hartu zuten inolako bortizkeriarik zantzurik gabe. Britaniarrek herrialdea okupatzera behartuak izan ziren, izan ere Islandiako gobernuak neutral agertu baitzen, aliatuen aldekoak izanik ere. Hurrengo urteetan estatubatuarrek eta britaniarrek hainbat base militar eraiki zituzten uhartean zehar, eta bertan aurkitzen ziren soldadu kanpotarren kopuruak Reykjavík hiriko biztanle-kopuruarena baino altuagoa zen. Okupazioaren alde ekonomikoak onuragarriak izan ziren hiriarentzat, krisialdia ahazten lagundu eta arrantza eskariak hazi egin ziren. Gainera, aliatuek aireportua, gaur egun oraindik erabilia, eta Keflavíkeko Nazioarteko Aireportua ere eraiki zuten, hiriburutik 50 km-ra. 1944ko ekainaren 17an Islandiako Errepublika sortu zen Reykjavíken eta bozketen bidez lehen presidentea aukeratu zen, Sveinn Björnsson. Gerra ondorengo urteetan, Reykjavíken izugarrizko garapena gertatu zen. Nezkazariak hiria finkatzen hasi ziren, batez ere nekazaritza-teknologian lortu zuten aurrerakuntzagatik. Reykjavík hirira emigratzen zutenak batez ere gazteak ziren, "Reykjavík hiriko Ametsa" betetzera, eta denborarekin hiriburua umeen hiria bihurtu zen. 1972an Reykjavíken Munduko Xake Txapelketak leku hartu zuen. Azken bi hamarkadetan, asko aldatu da, hiriburu garatuenetako bat baita, munduko hiri garrantzitsuenetarikoa izatea lortuz eta hainbat pertsonaia famatuen, Björk kantariarena, adibidez.
1615. urteko euskal arrantzaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1615eko irailean Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzaleen hil zituzten. 400 urte geroago nazioarteko kongresu akademiko bat antolatu zuten Reykjavikeko Unibertsitate Liburutegi Nazionalean, euskal arrantzale eta islandiar biztanleen arteko harremanak aztertzeko. Adiskidetze ekimen sinboliko bat ere egin zuten, hilketa egin zen inguruan. Hainbat kultur ekitaldi ere antolatu ziren: Oreka TX eta islandiar musikarien kontzertu bat, eta euskaldunen eta islandiarren arteko berraskidetze ekitaldi sinbolikoa. Bertan, islandiar agintariek barkamena eskatuko zieten Gipuzkoakoei, eta plaka bat jarri zuten euskal baleazaleen omenez. [4]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko abenduan, hiriak 117.721 biztanle zituen, inguruko metropoliarekin 196.161 osatuz. Inguruan sei hiri daude:
- Álftanes: 2.361
- Garðabær: 9.913
- Hafnarfjörður: 24.839
- Kópavogur: 28.561
- Mosfellsbær: 8.146
- Seltjarnarnes: 4.428
1801 | 1860 | 1901 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2006 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
600 | 1.450 | 6.321 | 11.273 | 17.450 | 28.052 | 38.308 | 55.980 | 72.407 | 81.693 | 83.766 | 97.569 | 110.852 | 115.420 | 119.108 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reykjavík Udaleko kontseiluak gobernatzen du. Alkateak Reykjavík hirian erroldatuta egon behar du, hemezortzi urtetik gorakoa izateaz aparte. Kontseilua lau urtetik behin ordezkatzen diren hamabost partaidez osatuta dago. Azken bozketetan, bost alderdi aurkeztu ziren, haietatik hiru koalizioan R-listinn. Egun, hiria gobernatzen dutenak 8 partaideekin beste bi alderdiak dira, Sjálfstæðisflokkurinn eskubia zazpirekin eta Framsóknarflokkurinn nekazarien alderdia batekin, beste koalizioan.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alþingishúsið — Islandiar parlamentua.
- Blue Lagoon — Spa geotermikoa hiriburuaren ondoan kokatua.
- Hallgrímskirkja — Islandiako elizarik handiena.
- Höfði — Gorbatxev eta Reagan politikoak 1986an elkartu ziren etxea.
- Kringlan — Reykjavíkeko merkataritza-gunea
- Laugavegurinn — Denda asko dituen kalea
- Nauthólsvík — Geotermikoki berotutako hondartzatxoa
- Perlan
- Ráðhús Reykjavíkur — Udaletxea
- Tjörnin — Laku txikia
- Þjóðarbókhlaðan - Islandiako liburutegia
- Þjóðminjasafnið - Museo nazionala
- Islandiako Unibertsitatea
- Árbæjarsafn (Reykjavík Museo Irekia) — Museo garrantzitsuena
- Reykjavík 871±2 — 930. urteko bikingoen etxe baten aurkikuntza arkeologikoa.
Reykjavík bere gaueko bizitzagatik oso ezaguna da. Garagardoa edari nagusia da eta tabernak, egunez oso lasaiak izan arren, gauean guztiz aldatzen dira.
Urte berria ere oso interesgarria da hiriburuan, su-artifizalak ez daudelako debekaturik eta denek dirutza handiak gastatzen dituztelako horretan.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reykjavik ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hirigunea katedraletik ikusita.
-
Reykjavík Hallgrímskirkja dorretik.
-
Hirigunean.
-
Koloredun teilatuak.
-
Tjörnin lakua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ World Weather Information Service - Reykjavik. .
- ↑ Hong Kong Observatory. Climatological Normals of Reykjavik. .
- ↑ Naiz. (2015-03-31). «Kongresu bat Reykjavik-en, euskal arrantzaleen eta islandiarren arteko harremanak aztertzeko» naiz: (kontsulta data: 2022-03-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Reykjavík - Mapa
- Pastor, Jose Mari. «Reykjavik-eko rockeroak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).