Beñat Rezusta

Wikipedia(e)tik
Rezusta» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rezusta
Beñat Rezusta, 2016-04-22.jpg
Rezusta, 2016ko apirilean
Izen osoa: Beñat Rezusta Mugurutza
Jaiotza data: 1993ko otsailaren 13a (24 urte)
Jaioterria: Bergara (Gipuzkoa)
Egungo enpresa: Aspe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,92 m
Pisua: 88 kg
Debutatze data: 2013ko ekainaren 24a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Beñat Rezusta Mugurutza, pilota arloan Rezusta deituraz ezaguna (Bergara, Gipuzkoa, 1993ko otsailaren 13a), esku huskako pilotari profesionala da, binakako txapelketa nagusiko txapelduna. Atzelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,92 m luze da, eta 88 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko ekainean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan.[1] Historian izan diren atzelari ezker bakanetako bat da, berak debutatu arte aspaldian ez zen izan halako beste atzelaririk. Eskuin beso motela du, baina berebiziko indarra eta abiadura ematen dio ezkerrarekin pilotari, aireko joko ona du ezkerrarekin, eta oso ondo mugitzen da jokalekuan.[2][3]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko apirilaren 26an, profesionaletan debutatu eta hamar hilabetera, Erik Jaka aurrelaria lagun (hura ere debutatu berria), bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Gorka eta Merino I.a 22-4 mendean hartuta. Final hartan ere, Rezustaren ezker bortitza nabarmendu zen, oso bizia zen pilota batek lagunduta.[4][5] Bi hilabete geroago bigarren mailako buruz buruko txapela jantzi zuen, Ibai Zabalari 22-10 irabazita, markagailua 19-5 zihoala ezker eskuko hatz txikian luxazioa izan zuen arren.[6][3]

2016ko apirilaren 9an, Binakako Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan zen, Juan Martinez de Irujo aurrelaria lagun. 11-10 galtzen ari zirela Irujo lesionatu zen arte, Rezusta izan zen finaleko jokalaririk hoberena; txapelketa nagusietako bere lehen finalean, bikain aritu zen. Irujoren lesioaren eraginez, markagailuan 16-10 galtzen ari zirela, bertan behera geratu zen partida.[7]

2017ko apirilaren 9an, Iker Irribarria lagun, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, finalean Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe 22-14 mendean hartuta.[8] Rezusta izendatu zuten txapelketa osoko pilotari onena.[9]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rezusta eta Irribarria, binakako txapelarekin, Bergaran (2017-04-10).

Profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013: Bergara Hiria sariko txapelduna
  • 2012: 22 urtez azpikoetan munduko txapelduna
  • 2010: Diario Vasco sariko txapelduna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jaka y Rezusta, los dos nuevos valores de ASPE», Aspepelota.com, 2013-05-31.
  2. Igor G. VICO: «Rezusta, la esperanza zurda de Bergara», Deia, 2013-06-26.
  3. a b (Gaztelaniaz) Igor G. VICO eta Iker AZURMENDI: «Beñat Rezusta se hace con la txapela», Noticias de Navarra, 2014-06-16.
  4. «Jaka-Rezusta, eroso», Berria, 2014-04-27.
  5. (Gaztelaniaz) Joseba LEZETA: «La zurda de Rezusta es un cañón», Diario Vasco, 2014-04-27.
  6. Leire ETXEZARRA: «Beñat Rezustak jantzi du Bigarren Mailako Buruz Buruko txapela», EITB.com, 2014-06-15.
  7.   Magro Eizmendi, Imanol (2016-04-10), «Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan», Berria, http://www.berria.eus/paperekoa/2424/034/001/2016-04-10/zoritxarra_gonbitik_gabe_sartu_da_festan.htm .
  8. «Irribarriak eta Rezustak lortu dute binakako txapela (22-14)», Berria, 2016-05-15.
  9. (Gaztelaniaz)  Aramendia, Arkaitz (2017-04-10), «Contenidos en la victoria», Deia, http://www.deia.com/2017/04/10/deportes/pelota/contenidos-en-la-victoria. Noiz kontsultatua: 2017-04-11 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beñat Rezusta