Rhea Galanaky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhea Galanaky
Bizitza
JaiotzaHeraklion, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Grezia
Familia
Ezkontidea(k)Ilias Kouvelas (en) Itzuli  (1979 -
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
KidetzaHellenic Authors' Society (en) Itzuli

Rhea Galanaky (grezieraz: Ρέα Γαλανάκη; Heraklion, Kreta, 1947-) Greziako emakumezko idazle bat da. Historia eta arkeologia ikasi zuen Atenaseko Unibertsitatean koronelen diktaduraren garaian (1967-1974), eta 1970eko hamarkadan hasi zen literatura idazten, bere garaiko gazte askok bezala Eskola Politeknikoko matxinadan (1973ko azaroaren 14-17) parte hartu ondoren[1]. Eleberriak, kontakizun laburrak, saiakerak eta poesia liburuak argitaratu ditu.

Poesiarekin hasi bazen ere, olerki bildumak baitira bere lehenbiziko liburuak, berehala heldu zion prosari: 1986an Ομόκεντρα διηγήματα (Kontakizun homozentrikoak) kontakizun laburra argitaratu zuen, eta 1989an Ο βίος του Ισμαήλ Φερίκ Πασά (Ismail Ferik Pacharen bizitza) eleberria. Horien atzetik beste sei eleberri idatzi ditu eta, mota askotako bestelako testuak ere: nobela laburren bilduma bat, poema bilduma bat, bi literatura saiakera, eta lan kolektibo ugaritan izandako parte-hartzea, besteak beste Jean Altamoura artista, XIX. mendeko margolari greziar nagusietako bat, protagonista duena. Petros Márkaris idazlearekin batera gidoilari lanak egin zituen Greziako zinema berriko Theo Angelopoulos zuzendariaren azken film bukatu gabean (Beste itsasoa, 2012)[1].

Bere lanetan landu dituen gai orokorrak dira, besteak beste, identitatea, nostos (etxera itzultzea) mitoa eta horretarako ezintasuna, herrimina, nazionalitatearen edo feminitatearen esanahia, edo Historiarena berarena; ildo horretatik, maiz idatzi du arrazakeriaren itzuleraz, faszismoaz, krisiaz eta gure garaietako aldaketa sozialez. Ezaguna da bere idazmolde poetikoagatik. Grezian, halaber, eleberri historikoaren berritzailetzat hartzen dute, herrialdearen garai modernoa beti ageri delako bere idazlanetan, dela eleberri historikoaren moldean, dela eleberri biografiko moduan, maiz pertsonaia historikoen patuaz baliatzen baita bere narrazioa josteko: Ismail Ferik Pacha, turkiarrek Kretan bahitutako gaztea, Turkiako Gerra ministro bilakatu zena; Andréas Rigopoulos idazle eta politikaria; edo Eleni Boukoura, Grezia modernoko lehen margolari emakumezkoa. Esan daiteke historialari gisa egiten dituen ikerketak baliatzen dituela literaturarako. Horrez gain, Odisearen oihartzunak ere nabariak dira bere lan gehienetan[1].

Hamabi hizkuntza baino gehiagotara itzuli da bere lana.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia

  • (1975). Πλην εύχαρις. Τα ορυκτά. (Zorion betean halere)
  • (1979). Τα ορυκτά. (Mineralak)
  • (1980). Το κέικ. (Pastela)
  • (1982). Πού ζει ο λύκος. (Otsoa bizi den tokia)
  • (2008). Ποιήματα. (Poemak)

Prosa

  • (1986). Ομόκεντρα διηγήματα. (Kontakizun homozentrikoak)
  • (1989). Ο βίος του Ισμαήλ Φερίκ Πασά. (Ismail Ferik Pasharen bizitza)
  • (1993). Θα υπογράφω Λουί. (Loui sinatuko dut)
  • (1998). Ελένη ή ο Kανένας. (Elena, edo inor ez).
  • (2002). Ο αιώνας των λαβυρίνθων. (Labirintoen aroa)
  • (2006). Αμίλητα. βαθιά νερά. (Ur sakon eta isilak)
  • (2009). Φωτιές του Ιούδα. Στάχτες του Οιδίποδα. (Judasen errausketak. Ediporen errautsak)
  • (2015). Η άκρα ταπείνωση (Azken Umiliazioa)

Saiakera

  • (1997) Βασιλεύς ή στρατιώτης. (Errege edo soldadu ?)
  • (2011). Από τη ζωή στη λογοτεχνία. (Bizitzatik literaturara)

Sariak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1987 Nikos Kazantzakis Saria
  • 1999 Literatura Sari Nazionala
  • 2004 Akademiaren Sari Nazionala
  • 2005 Literatura Sari Nazionala
  • 2006 Greziako Liburuaren Institutuko Irakurleen Saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Loïc Marcou, La « crise grecque » dans l’Ultime Humiliation de Rhéa Galanakihttps://journals.openedition.org/ceb/9850 (frantsesez). .
  2. Grèce Hebdo. Interview avec Rhea Galanaky. https://www.grecehebdo.gr/index.php/interviews/2050-%C2%AB-la-litt%C3%A9rature-est-l-art-du-d%C3%A9guisement-par-excellence-%C2%BB-interview-avec-rh%C3%A9a-galanaki (frantsesez). .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]