Rheinhessen (ardogintza eskualdea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rheinhessen ardogintza eskualdea, Renania-Palatinatua estatuan dagoena, bere 26.171 hektareako hedadurarekin, Alemaniako estatu guztien artean, ardo ekoizpen handiena duena da. Eskualde honetako mahatsaren sekretua, eskualdeko bertako klima da, mahastiek jasaten duten tenperatura, herrialdearen gainontzeko zatiaren batez besteko tenperatura baino pixkat altuagoa baita, eta honek, mahatsaren heltzea eta azukre naturalen sortzea mesedetzen du, fermentazioan oso erabilgarriak direnak. Eskualde honetan, Rheinhessen jatorri izendapenaren barneko herririk ospetsuenak daude: Nierstein, Oppenheim eta Worms-Pffedersheim.

Mendia mahatsondoekin (Weinberge), Worms-Pffedersheimen.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde honetako ardo ekoizpenaren %77a, ardo zuria da. Ardo beltza urria da, eta soilik Ingelheim eskualdean ekoizten da.

Mahats zuri moten barnean, erabiliena Müller-Thurgau barietatea da, %25arekin, jarraian, Silvaner barietatea dagoelarik. Ondoren, Rieslinga, %9,9rekin, Dornfelderra, %8,3rekin, Kernerra, %7,5ekin, Portugieserra, %7rekin, Scheureubea, %5,8rekin eta Bacchusa, %5,5ekin daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]