Rhizocarpon geographicum
| Rhizocarpon geographicum | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Lecanoromycetes |
| Familia | Rhizocarpaceae |
| Generoa | Rhizocarpon |
| Espeziea | Rhizocarpon geographicum DC., 1805 |
| Basionimoa | Lichen geographicus |
Rhizocarpon geographicum liken krustazeo bat da. Mundu mailan hedaturik dago, baita Euskal Herrian ere.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribtu zuen 1753. urtean Species Plantarum liburuan eta Lichen geographicus izena eman zion. 1805ean Augustin Pyramus de Candolle suediar botanikariak Rhizocarpon geographicum izenera aldatu zuen.[2]
Mapa baten itxura hartzen duelako eman zioten geographicum izena. Hainbat hizkuntzatan "mapa likena" ere esaten zaio.[3]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talo krustazeoa harriari gogor itsatsita dago. Kolore berde horixka izaten du eta ertzak kolore beltzez mugatuta ditu. Ertzhoriek esporangioz osaturik daude,
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu hotzetako likena da, Kanada, Groenlandia, Islandia, Eskandinavia eta Siberiako basoetan aurkitzen da gustoren. Europan zehar silizezko mendilerroetan aurkitzen da, horregatik Euskal Herrian toki zehatzetan baino ez da aurkitzen.[1]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muellerella pygmaea onddo likenikolaren ostalaria da.[4]
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baffin uhartean aurkituriko ale bat datatu da eta 9.500 urte dituela estimatzen da[5]. Alaskako talo batek 10.000-11.500 urte izan ditzakeela uste da[6]. Ezaugarri horrengatik likenaren hazkuntza erabili izan da arroken adina zehazteko.[5]
2010ean egindako esperimentu batean kanpo espazioan 10 egunez egon ondoren kalte gutxi jasan zuela ikusi zen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Aranzadi. «Rhizocarpon geographicum» Aranzadi (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Rhizocarpon geographicum (L.) DC.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Explore with Boot Routes: Guided Walks & Navigation Courses» Explore with Boot Routes: Guided Walks & Navigation Courses (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ Svane, Svanhildur Jónsdóttir; Alstrup, Vagn. (2004). Some lichenicolous fungi from Iceland. Acta Botanica Islandica. 14:, 53–58 or..
- ↑ a b Rosenwinkel, Swenja; Korup, Oliver; Landgraf, Angela; Dzhumabaeva, Atyrgul. (2015-12-01). «Limits to lichenometry» Quaternary Science Reviews 129: 229–238. doi:. ISSN 0277-3791. (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ Haworth, Leah A.; Calkin, Parker E.; Ellis, James M.. (1986-08-01). «Direct Measurement of Lichen Growth in the Central Brooks Range, Alaska, U.S.A., and Its Application to Lichenometric Dating» Arctic and Alpine Research 18 (3): 289–296. doi:. ISSN 0004-0851. (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ (Ingelesez) Torre, Rosa de la; G., Sancho, Leopoldo; Gerda, Horneck,; Rios, Asuncion de los; Jacek, Wierzchos,; Kalsen, Olsson-Francis,; S., Cockell, Charles; Petra, Rettberg, et al.. (2010-08). «Survival of lichens and bacteria exposed to outer space conditions - Results of the Lithopanspermia experiments» oa.upm.es (kontsulta data: 2025-07-12).