Kolibia herdoildu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhodocollybia maculata» orritik birbideratua)
Kolibia herdoildua
Rhodocollybia.maculata.-.lindsey.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaRhodocollybia
Espeziea Rhodocollybia maculata
Singer, 1939
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Pink spore print icon.png 
espora arrosak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kolibia herdoildua (Rhodocollybia maculata) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Collybia maculata

Toxikoa izan gabe, ez prestatzea gomendatzen da, zapore mikatza eta zuntz-testura duelako. Euri asko egin ondoren, ordea, mikaztasuna moteldu egiten zaio, eta fruta-zapore atsegina hartzen du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 eta 12 cm arteko diametrokoa. Hasieran zuri kolorekoa, laster gorriz edo marroiz zikintzen da, irregularra. Haragitsua, trinkoa, lau-ganbila, leuna, ertz mehea, gaztetan kurbatua.

Orriak: Ugari eta oso estu, estuak, libreak, koskadunak, zuritik krema-horixkara doazen kolorekoak, eta herdoil koloreko orbanekin, kapela bezala.

Hanka: 5 - 12 x 1 - 3 cm-koa, kolore zurikoa, kapelak bezala herdoil koloreko orbanak ditu, oina zilindrikoa, borra forma du oinarrian, pruinaduna eta zuntzezkoa.

Haragia: Trinkoa, lodia eta zurixka. Zapore mikatza eta hautemanezineko usaina.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Maculata epiteota latinetik dator, zikindua dagoela esan nahi duen "maculatus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, zapore mikatza du eta haritsua da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau erraz ezagutzen da bere kolore zuriagatik, berehala orbaintzen delako bere alde guztietan, orriak estu dituelako eta zapore mikatzagatik. Collybia fodiens delakoak kolore hori-arrosakara-haragi ilun samarreko disko bat du kapelaren gainean, eta ia uniformeki koloreztatua agertzen da, ez orbanekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolibia herdoilduak goitik ikusia

Uda bukaeran hasi eta udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren basoetan. Oso arrunta.[5]

Kolibia herdoildua azpitik ikusita

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia izan ezik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 234 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 252 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 269 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 299 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]