Riane Eisler
| Riane Eisler | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Viena, 1931ko uztailaren 22a (95 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | David Loye |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Valleko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | antropologoa, historialaria, soziologoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea, saiakeragilea, peace and conflict researcher (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Erromako Kluba World Future Council |
| rianeeisler.com | |
Riane Tennenhaus Eisler (Viena, Austria, 1931ko uztailaren 22a) austriar-estatubatuar akademiko, soziologo, antropologo, idazle, abokatu eta aktibista soziala da. Nazismotik Kubarantz ihes egin zuen bere familiarekin oraindik haurra zela; geroago Estatu Batuetara emigratu zuen. Soziologian eta Zuzenbidean graduatua da Kaliforniako Unibertsitatean, eta hainbat artikulu idatzi ditu. Center for Partnership Studies-eko presidentea da. Eisler kulturaren historialari eta eboluzioaren teoriko gisa definitzen da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eisler Vienan jaio zen eta Estatu Batuetara emigratu zuen zazpi urterekin naziengandik ihes egin eta beste zazpi urte Kuban eman ondoren. Soziologia, Antropologia eta Zuzenbidea ikasi zituen Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen (UCLA). Geroago, Genero eta Zuzenbide gaietan katedra lortu zuen. Giza eboluzioaren teoriari, kulturaren historiari eta lankidetza-ereduei buruzko lanak idatzi ditu.[3] Iraganean, orainean eta etorkizunean gizateriari buruzko ikerketa holistikoetan aitzindaritzat hartzen da.[4] World Future Council-eko The Centre for Partnership Studies-eko presidentea eta kontseilaria da. General Evolution Research Group (GERG), Spiritual Alliance to Stop Intimate Violence (SAIV),[5] World Comission on Global Consciousness and Spirituality eta beste erakunde feminista batzuen sortzaileetako bat da.[4] Halaber, World Business Academy-ko Arte eta Zientziaren Munduko Akademiako ikerketa-arloko arduraduna da.
Eislerrek 300 artikulu baino gehiago idatzi ditu Behavioral Science, Futures, Political Psychology, The Christian Science Monitor, UNESCO--Brain and Mind, Human Rights Quarterly, International Journal of Wome 's Studies eta World Encyclopedia of Peace aldizkarietan.[5]
Gobernuetan eta enpresetan lankidetza-ereduak aplikatzeko aholkuak ematen ditu, eta haurren eta emakumeen aldeko legeak egiten laguntzen du.[4] Bere pentsamendua azaldu du Nazio Batuen Erakundean, Kolonbiako gobernu-agintarien aurrean (Bogotako alkateak egindako gonbidapena), Txekiar Errepublikan (Nazio honetako presidente Vaclav Havelek gonbidatuta), Alemaniako Parlamentuan (Bundestageko presidente Rita Suessmuthek gonbidatuta) eta nazioarteko beste instantzia batzuetan.[5]
Giza eboluzioaren ereduengatik eta antropologia-ikasketengatik, Marija Gimbutas lituaniar jatorriko arkeologoaren oinordeko onena da.
Eisler emakume bakarra da 20 pentsalari handien artean, Hegel, Adam Smith, Marx eta Toynbee barne, Makrohistoria eta Makrohistorialarien artean hautatuak, kulturaren historialari eta eboluzioaren teoriko gisa egindako lanaren garrantzia aitortzeko. Bakegile Handiak liburuan munduko bakearen 20 liderretako bat bezala agertzen da, Mahatma Gandhi, Ama Teresa Kalkutakoa, eta Martin Luther Kingekin batera.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ashley Montagu antropologoak The Chalice and The Blade: Our History, Our Future (Harper Collins, San Francisco, 1987) "Darwinen Espezieen jatorriaz geroztik libururik garrantzitsuena" zela esan zuen. 22 hizkuntzatara itzuli zen, Europako hizkuntza gehienak barne, txinera, errusiera, koreera, hebreera eta japoniera.[1][6]
2007ko bere lanak, The Real Wealth of Nations: Creating a Caring Economy izenekoak, ikuspegi berri bat proposatzen dio ekonomiari, funtsean gizatiarra den lanari ikusgarritasuna eta balioa eskaintzen diona: pertsonez eta planetaz kezkatzeko lana. Desmond Tutu artzapezpikuak «hain premiaz bilatzen aritu garen mundurako eredu hobetzat» jo zuen, Peter Singerrek «etsi-etsian beharrezkoa», Jane Goodallek «ekintzarako deia» eta Gloria Steinemek «iraultzailea».[5]
Eislerren beste lan batzuk dira:
- The Power of Partnership and Tomorrow 's Children saritua. ISBN 1-57731-178-7
- Sacred Pleasure: Sex, Myth, and the Politics of the Body ere, giza sexualitatearen eta espiritualtasunaren berrikuspena. ISBN 0-06-250283-2
- Women, Men, and the Global Quality of Life, emakumearen estatusak nazio baten bizi-kalitatean duen funtsezko papera estatistikoki dokumentatzen duena.
- Dissolution: No-Fault Divorce, Marriage, and the Future of Women. New York: McGraw-Hill. ISBN 1-58348-029-3
- The Equal Rights Handbook: What ERA Means to Your Life, Your Rights, and the Future. Avon. ISBN 1-58348-025-0
- The Partnership Way: New Tools for Living and Learning, Healing Our Families, and Our World. San Francisco: Harper. ISBN 0-06-250290-5
- Tomorrow's Children: A Blueprint for Partnership Education in the 21st Century. Boulder: Westview Press. ISBC 0813390400
- The Gate. iUniverse. ISBN 0-595-00185-8
- Nurturing Our Humanity: How Domination and Partnership Shape Our Brains, Lives, and Future. with Douglas P. Fry. Oxford University Press. ISBN 0-19-093572-3
- Fog Busters: Eyes of Care, a children's' story with Victoria Friedman. ISBN 1-958921-55-6
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntzan eta ikerketan egindako lan zabalagatik, hainbat sari eta aitorpen jaso ditu, hala nola:
- 2022. Erruki-zentroak, sari humanitarioa.
- Budapesteko Klubeko Ohorezko kidea, (beste ohorezko kideen artean Mikhail Gorbatxov dago).
- 2017ko Visionary Saria, Prentsa Feminista.
- 2014 Pioneer Award, Emakumeen Lidergorako Institutua.
- 2009 Distinguished Peace Leadership Award, Nuclear Age Peace Foundation (lehenago Dalai Lamari emana).
- 2008ko Honoris Causa doktorea. Saybrook Institutua.
- 2008 Great Peacemakers liburu sarituan eta lineako ikastaroan sartu zen.
- 2005 Ohorezko Doktorea. Case Western Reserve Unibertsitatea.
- 2000ko Etika Saria, Etika eta Esanahirako Fundazioa.
- 1996ko Aitzindari Humanista Saria.
- 1996ko Alice Paul ERA Hezkuntza Saria.
- 1992 Shaler Adams Fundazioaren saria, Emakumeen Eskubideak Giza Eskubide gisa lanagatik.
- 1990eko Emakumeen Konferentzia Nazionaleko Batzordearen Torchbearer's Award.
- 1987ko Kongresuko Ekarpen Aipagarriaren Saria.
- Montereyko komunitateko lider ospetsua.
- Phi Beta Kappa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Riane Eisler | IONS Directory | Institute of Noetic Sciences» web.archive.org 2013-02-04 (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ «The World Future Council: Dr. Riane Eisler» web.archive.org 2010-05-21 (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ «The World Future Council: Riane Eisler» web.archive.org 2015-04-02 (kontsulta data: 2025-03-10).
- 1 2 3 «Informacion sobre tres libros de Riane Eisler — Center for Partnership Studies» web.archive.org 2015-04-07 (kontsulta data: 2025-03-10).
- 1 2 3 4 5 «Biografía de Riane Eisler — Center for Partnership Studies» web.archive.org 2015-02-20 (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Lin, Tao. «"Partnership Before Sexism and War"» Tank Magazine (Tank Magazine) (kontsulta data: 2025-03-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1931ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Matriarkatua
- Nazismoaren erbesteratuak
- Ameriketako Estatu Batuetako historialariak
- Ameriketako Estatu Batuetako feministak
- Giza eskubideen aldeko ekintzaileak
- Emakume antropologoak
- Emakume soziologoak
- Emakume historialariak
- Emakume idazleak
- Emakume irakasleak
- Emakume ikertzaileak
- Emakume zientzialariak