Riazango Printzerria
| Riazango Printzerria Великое княжество Рязанское | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1129 – 1521 | |||||||
| Printzerria | |||||||
XIV. mendeko hedapena | |||||||
| Geografia | |||||||
| Hiriburua | Murom (1097-1129) Riazan Zaharra (1129-1237) Pereiaslavl-Riazanski (1237-1521) | ||||||
| Kultura | |||||||
| Hizkuntza(k) | Antzinako ekialdeko eslaviera | ||||||
| Erlijioa | Eliza ortodoxoa | ||||||
| Historia | |||||||
| |||||||
Riazago Printzerria, Riazago Printzerri Handia bilakatu zena Kieveko Rusako printzerrietako bat izan zen, 1078an Txernihiveko Printzerritik banatu zena.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uneren batean, 1097 eta 1155 bitartean, printzerria estatu subirano bihurtu zen, eta, Nestorren Kronikaren arabera, 1161 arte, izen ofiziala Murom-Riazango Printzerria (Muromgo Printzerria) izan zuen. Riazango lehen gobernaria, ustez Jaroslav Sviatoslovitx, Txernihiveko printzea eta gero Murom-Riazango printzea izan zena.[1] Dukerri Handiaren hiriburua Riazan antzinako hiria (Staraja Riazan) izan zen, izan ere, gaur egungo Riazan hiria jatorrizko kokaletutik 65 kilometro iparraldera dago. XII. mendearen amaieran, Printzerriak gerra hasi zuen ondoko Vladimir-Suzdalgo Printzerriarekin. Horietan zehar, Riazan hiri zaharra bi aldiz erre zuten hogei urteko epean (1186-1208). 1217an, hiriaren historian gertakari goren bat izan zen, Dukerriaren barruko gerra zibilean, Gleb Vladimirovitxek estatuko sei buruzagi hil zituenean (honek geroago kumandarrengana desertatu zuen). Garai honen inguruan, Dukerria Vladimir-Suzdalgoaren eraginpean erori zen, antzinako Riazanen borrokan faktore garrantzitsu bat izan zena bere subiranotasuna bere gain hartzeko. 1217an, Gleb Vladimirovitxek, kumandarren laguntzarekin, hiria iparraldeko bere bizilagunaren eraginetik ateratzen saiatu zen, Vladimir-Suzdalgo Printzerritik, baina Riazango beste printze batek garaitu zuen, Ingvar Igorevitx, estatuko agintari bakar bihurtu zena.
1237ko abenduan, Dukerria mongolen inbasioak jasan zituen Kieveko Ruseko lehen estatua izan zen.[2] Inbaditzaileek errege-familia ia osoa hil zuten. Antzinako hiriburua erabat suntsitu zuten, eta geroago egungo kokalekura eraman zuten. 1238an, Riazango indar armatu batzuek, Vladimir-Suzdalgoaren armadarekin bat egitea lortu zuten, eta Batu Khanen indarrak aurkitu zituzten Kolomnatik gertu.
1301ean, Daniel Moskukoa printzeak Riazan hartu zuen boiardoen traizioari esker, eta Konstantino printzea kartzelan sartu zuen. 1305ean, Danielen semeak, Juri Moskukoa printzeak, hiltzeko agindua jaso zuen. Konstantinoren hurrengo bi oinordekoak Urrezko hordak hil zituen. 1380an, Oleg Ivanovitx printzeak, Mamairen aliatu gisa, Kulikovoko guduan parte hartu zuen.
Bere historiaren zatirik handienean, Riazango printzerria bere Pronskeko probintzia-printzerriarekin gatazkan egon zen, geroago, 1483an, Ana Riazangoaren agintaldian, erabat anexionatua izan zen arte.
1520an, Vasili III.a Moskukoa Printze Handiak Moskun azken Riazango Printze Handia harrapatu eta kartzelan sartu zuen, Mehmed I.a Giray Krimeako khanarekin zituen harremanengatik. 1521ean, Ivan V.a Riazangoa printzeak Lituaniako Dukerri Handira ihes egin zuen. Harrezkero, Riazango printzerria moskutarren eskuetan izan zen.[1] Bere independentzia mantendu zuen azken printzerria izan zen.[3]
Printzeen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1097–1129 Jaroslav Sviatoslavitx
- 1129–1143 Sviatoslav Jaroslavitx (†. 1145)
- 1143–1145 Rostislav Jaroslavitx (†. 1155)
- 1145–1178 Gleb Rostislavitx (†. 1178)
- 1178–1207 Roman Glebovitx (†. ca. 1210)
- 1213–1217 Roman Ígorevitx (†. 1217)
- 1217–1235 Ingvar Ígorevitx (†. 1235)
- 1235–1237 Juri Igorevitx (†. 1237)
- 1237–1252 Ingvar Ingvarevitx (†. 1252)
- 1252–1258 Oleg I.a Riazangoa (1230–1258)
- 1258–1270 Roman Olegovitx (†. 1270), el Santo
- 1270–1294 Fiódor Romanovitx (†. 1294)
- 1294–1299 Jaroslav Romanovitx (†. 1299)
- 1299–1301 Konstantin Romanovitx (†. 1305)
- 1301–1308 Vasili Konstantinovitx (†. 1308)
- 1308–1327 Ivan Jaroslavitx (†. 1327)
- 1327–1342 Ivan II.a Riazangoa (†. 1343)
- 1342–1344 Jaroslav Aleksandrovitx (†. 1344)
- 1344–1350 Vasili Aleksandrovitx (†. 1350)
- 1350–1402 Oleg II.a Riazangoa (†. 1402)
- 1402–1427 Fiodor Olegovitx (†. 1427)
- 1427–1456 Ivan III.a Riazangoa (†. 1456)
- 1456–1483 Vasili Ivanovitx Tretnoi (†. 1483)
- 1483–1500 Ivan IV.a Riazangoa (†. 1500)
- 1500–1521 Ivan V.a Riazangoa (1496–1534)

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) Fennell, John. (2014). The Crisis of Medieval Russia, 1200–1304. Routledge, 11–12 or. ISBN 978-1-317-87314-3..
- ↑ Meyendorff, John. (2010). Byzantium and the rise of Russia: a study of Byzantino-Russian relations in the fourteenth century. Cambridge: Cambridge University Press, 38 or. ISBN 9780521135337..
- ↑ Feldbrugge, F. J. M.. (2017). A history of Russian law: from ancient times to the Council Code (Ulozhenie) of Tsar Aleksei Mikhailovich of 1649. Leiden, 35 or. ISBN 9789004352148..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Errusiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |