Riviera Maya

Koordenatuak: 20°37′53″N 87°04′23″W / 20.63139°N 87.07306°W / 20.63139; -87.07306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ribera Maia» orritik birbideratua)
20°37′53″N 87°04′23″W / 20.63139°N 87.07306°W / 20.63139; -87.07306
Riviera Maya izena turismoa erakartzeko asmatu zen.

Riviera Maya Mexikoko hego ekialdean kokatuta dagoen kostaldea da, Karibe itsasoan, Mexikoko Quintana Roo estatuan, Yucatan penintsulan. Zonalde hau inguru turistiko bezala oso ezaguna da. Berez, Riviera Maya izena zonaldea turistikoki ustiatzeko marketin operazio handi bat izan zen; hari esker orain gutxi arte oso ondo gordeta zegoen kostaldea, urbanizatu eta espekulazio menpe gelditu da. Geografikoki Puerto Morelostik, iparraldaean, Punta Alleneraino hegoakdean, 140 km-ko kostalde zatia da. Izenak zonalde hau Frantziako Rivierarekin parekatu nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, Riviera Maya beste izen batekin ezagutzen zen, "Cancún-Tulum Turismo-korridorea" bezala, baina 1999.urtean orain ezagutzen dugun izena hasi zen erabiltzen. Aurretik, 1996an, Asociación de Hoteles y Condominios de Playa del Carmen A.C. elkarteko enpresariek Servando Acuña, merkatuetan espezialista, kontratatu zuten; honek izen desberdinak proposatu zituen eta onartuena, zuen glamour kutsu eta, "Riviera Maya" izan zen.

Antzinako maia herriarentzat, eremu hau Aro Aurreklasikoan erlijio eta merkataritza zentroa izan zen. Gaur egun, ekintzak erabat aldatu egin dira, kirol arrantza, zaldiko edo kayakeko ibiladiak, ibilbideak, guztia turistak eta inbertsioak erakartzeko. Egun, Riviera Mayan nazioarteko 405 hotel daude, lau eta bost izarretakoak, gehienak "dena barne" estilokoak, hau da, oporrak hoteletik atera gabe igarotzeko; eskaintza 43.500 gela ingurukoa da.

Zonaldean turismoa erakartzeko beste errekurtsoak ere martxan jarri dira, ezagunetarikoa Xcaret izeneko parke tematikoa, Playa del Carmen herritik bost kilometrotara.[1]

Riviera Mayaren mapa.

Leku ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]