Edukira joan

Ribes petraeum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ribes petraeum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSaxifragales
FamiliaGrossulariaceae
GeneroaRibes
Espeziea Ribes petraeum

Ribes petraeum andere-mahatsen generoko espeziea da, Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizi dena. Euskal Herriko mendietan ere aurkitzen dira populazio batzuk.

Franz Xaver von Wulfen botanikari serbiarrak deskribatu zuen Zientziarako 1781. urtean, Jacquinek argitaraturiko Miscellanea Austriaca ad Botanicam liburuan.[1]

Generoaren Ribes izena arabierazko rabas hitzetik dator eta honek pertsierazko rawash hitzean du jatorria, eta haiek arabarba mota bati horrela esaten zioten[2]. Espeziearen petraeum izenak "harkaitzetan jaiotzen dena" esan nahi du latinez.[3]

Euskaraz andere-mahatsa edo mahats-larra esaten zaio.[4]

1-3 metro arteko altuera hartzen duen zuhaixka da. Adarrak nahiko tenteak dira, adar gazteak zurbilagoak izan ohi dira.[5]

Ez du arantzarik eta 10 cm inguruko hosto palmatua du, bost gingil triangeluar edo obal dituena eta ertz horzduna. Ez du guruin-ilerik.

4-7 mm inguruko loreak solte kokaturik daude mordoetan. Mordo hauek 4-11 cm luzera dute eta horizontalean edo zintzilikaturik ateratzen dira[5]. Sepalo kamuts, iletsu eta arroxak ditu eta petaloek ezkata itxura dute. Bost estamine dituzte, petaloak baino luzeagoak.[5]

Kolore gorri biziko baiak ditu luku edo mordotan bilduta. Fuituek 7-8 mm-ko diametroa eta jangarriak dira[5], ez andere-mahats gorriarenak (Riber rubrum) bezain gozoak.

Pagoz edo izeiez inguratuta hazten da, karezko lurzoruetan. Baso hezeetan aurkitzen da 1.200 metrotatik 2.400 metrotako altueran. Itzaletan ere hazten da baina ez du hainbeste fruitu ematen. -20ºC-tako tenperaturak ere jasan ditzake.[5]

Ugalketa eta bizi-zikloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andere-mahatsa loretan.

Maiatza eta uztaila artean loratzen da[5] eta fruituak hilabete beranduago heltzen dira. Endozookoriaz barreiatzen dira haziak, hots, hegaztiek fruituak jaten dituzte eta zirinetan askatzen dituzte.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren bakanen kategorian sartu zuten.[6] Euskal Autonomia Erkidegoan soilik Aizkorrin, Altzanian eta Aralarren aurkitzen dira[7]. Guztira 150 eta 250 ale artean egongo dira, gehienak Aralarren.[8]

Toki iristezinetan daude, kareharrizko harkaitzetako arrail eta erlaitzetan, ingurune fresko eta itzaltsuetan, eta 1.200 metrotako altueratik gora.[8]

Fruituak jangarriak badira ere oso garratzak dira eta horregatik normalean marmelada edo konpota egiten da.[9] Fruituak hazi kopuru handia du gainera, eta ez da ohikoa grdinik jatea.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Ribes petraeum Wulfen in Jacq.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-01-11).
  2. [https://www.floravascular.com/index.php?genero=Ribes «Flora Vascular - Toda la informaci�n detallada sobre la Flora Vascular | BioScripts.net»] www.floravascular.com (kontsulta data: 2025-01-11).
  3. «Dictionary of Botanical Epithets» botanicalepithets.net (kontsulta data: 2025-01-11).
  4. Sestao. (domingo, 29 de noviembre de 2015). «BotanikaSestao: Frutos silvestres comestibles» BotanikaSestao (kontsulta data: 2025-01-11).
  5. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Ribes petraeum Wulfen in Jacq.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-01-11).
  6. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .
  7. «Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-01-11).
  8. a b INFORMAZIO EKOLOGIKOA, KONTSERBAZIO HELBURUAK, KONTSERBAZIO ARAUAK ETA JARRAIPENERAKO PROGRAMA BILTZEN DITUEN DOKUMENTUA, AIZKORRI-ARATZ ES2120002KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMU (KBE) IZENDATZEKO. Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura - Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, 64 or..
  9. Sestao. (domingo, 29 de noviembre de 2015). «BotanikaSestao: Frutos silvestres comestibles» BotanikaSestao (kontsulta data: 2025-01-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]