Ricardo Arias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ricardo Arias
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Washington1912ko apirilaren 5a
Herrialdea  Panama
Heriotza Panama Hiria1993ko martxoaren 15a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Edmund A. Walsh School of Foreign Service Itzuli
Georgetowngo Unibertsitatea
Pontificia Universidad Católica de Chile
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Patriotic Coalition Itzuli

Ricardo Manuel Arias Espinosa (Washington Hiria, 1912ko apirilaren 5a - Panama Hiria, 1993ko martxoaren 15a) panamar politikaria izan zen. Estatu Batuetan ikasi ondoren, Panamara joan eta diputatu gisa hasi zen politikagintzan (1944-1948). Gero, Arnulfo Arias lehendakariaren bigarren agintaldian (1949-1951), hainbat ministeriotako buru izan zen. 1955ean, Errepublikako lehendakariorde zela eta J.A. Remon lehendakaria hil zuten atentatuaren ostean (1955), Panamako lehendakari izendatu zuen herrialde hartako Batzar Nazionalak. Panamako ordezkari izan zen, Panamako Kongresuaren 120. urteurrena ospatzeko, Panama hirian egindako Ameriketako estatuburuen bileran. Biltzar horretan, Dwight Eisenhower Estatu Batuetako lehendakariak eta beste 19 estatuburuk Panamako Adierazpena sinatu zuten. 1956an, Ernesto de la Guardiak ordezkatu zuen. Urte batzuk geroago, Coalición Patriótica Nacional alderdiaren lehendakarigai izan zen. Estatu Batuetan enbaxadore (1964-1968), eta abeltzainen elkarteko eta Panamako hegazkin-konpainiako lehendakari ere izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]