Ricardo Vinós

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ricardo Vinós
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1888ko ekainaren 25a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Mexiko Hiria1957ko abuztuaren 24a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Kidetza Espainiako Errege Elkarte Matematikoa

Ricardo Vinós Santos (Gasteiz, Araba, 1888ko ekainaren 25 - Mexiko Hiria, 1957ko abuztuaren 24), matematikaria, erbestean hildakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasterik Madrilera joan zen. Han Batxilergoa eta Matematika karrera egin zuen. Matematika doktoreagoa ere han egin zuen. Beka bati esker Paris, Berlin eta Roma ezagutu zuen. Espainiara bueltan, Logroñon bere lehenengo katedra lortu zuen. Ondoren, Madrilen oposizioak atera zituen. Madrilen Escuela de Orientación Profesional zelakoa sortu zuen, 1939 arte. Halaber,Revista Matemática Hispano-Americana aldizkarian zenbati artikulu idatzi zuen. Errepublika garaian kargu desberdinetan aritu zen: Kultura-batzarreko kidea eta Espainiako Erdimailako Lanbide-Hezikataren Batzar Nagusiko Lehendakaria (Junta Central de Formación Profesional). Gerra hasi zenean errepublikaren alde mantendu zen eta lan desberdinak egin zituen, besteak beste, Espainiako bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa berrantolatzeko batzarrean eta Bartzelonako Escuela de Altos Estudios Mercantiles zelakoaren zuzendari gisa, 1936 eta 1939 artean. Sociedad Matemática Española elkartearen kidea izan zen.

Gerra galduta erbestera joan zen. Kataluniako muga Antonio Machado, Corpus Barga, Tomás Navarro Tomás eta beste askorekin batera igaro zuen. Parisen 1939an sortu zen Junta de Cultura Española erakundearen partaidea izan zen. Behin Mexikon erbesteratua, 1940an, Lorenzo Alcarazekin batera Academia Hispano-Mexicana sortu eta zuzendu zuen; hau bigarren hezkuntzako eta unibertsitaterako prestatzeko ikastetxea zen. Matematikaria, hain zuzen, hantxe hil zen, eskolatik ateratzen ari zen egun batean.[1] Ricardo Vinós izen bereko argazkilariaren aita izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]