Richard Diebenkorn
Richard Diebenkorn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portland, 1922ko apirilaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Berkeley, 1993ko martxoaren 30a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Mexiko Berriko Unibertsitatea San Francisco Art Institute (en) ![]() Lowell High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, argazkilaria eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Berkeley Healdsburg San Frantzisko Santa Monica Sausalito Stanford Urbana Albuquerque eta Woodstock |
Influentziak | Edward Hopper |
Kidetza | Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua Bay Area Figurative Movement (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Diebenkorn, Jr., Richard Clifford |
Genero artistikoa | arte abstraktua izadi hila |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
diebenkorn.org eta collection.diebenkorn.org… | |
![]() ![]() |
Richard Diebenkorn (Portland, Oregon, 1922ko apirilaren 22a – Berkeley, Kalifornia, 1993ko martxoaren 30a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen.
1940an Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen. Bertan, Edward Hopperren eragina zuten lan figuratiboak egin zituen. 1943 eta 1945 artean Marineen Gorputzean egon zen, eta hamarkada amaieran espresionismo abstraktuko estiloan margotzen hasi zen, Clyfford Still, Arshile Gorky eta Willem de Kooningen eraginez. 1950eko hamarkadan, pintura figuratiboa berreskuratu zuen San Frantzisko Badiako eskolako kide izan zen.
1960ko hamarkadan Europan zehar bidaiatu ondoren, Henri Matisseren eragina jaso zuen, eta Ocean Park izeneko pintura-sailean (1967an hasi eta 1985ean amaitu zena) islatu zen. 1967an UCLA Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.