[[Fisikako Nobel Saria]] (1956) [[Fisikako Nobel Saria]] (1957) [[Fisikako Nobel Saria]] (1960) [[Fisikako Nobel Saria]] (1962) [[Fisikako Nobel Saria]] (1963) [[Fisikako Nobel Saria]] (1964) [[Fisikako Nobel Saria]] (1965)
Fisikari egin zizkion ekarpenen artean nanoteknologiaren lehen garapenei eta konputazio kuantikoari buruzko lehen lanak nabarmentzen dira. Nahiz eta Feynmanen ekarpenak fisikaren barruan asko diren, argitaratu zituen ikerketa artikuluak 37 baizik ez ziren izan. Kaliforniako Caltech unibertsitatean fisika teorikoko Richard Chace Tolman katedra lortu zuen. Feynman bere liburu eta eskoletan fisika errazten eta jendartean zabaltzen saiatu zen, batez ere 1959an nanoteknologiari buruz emandako konferentzian, There's Plenty of Room at the Bottom («Azpioaldean bada nahikoa leku») edota bere The Feynman Lectures on Physics («Feynmanen fisikari buruzko konferentziak»), fisikaren arloan irakurketa klasiko bilakatu den hiru bolumeneko liburua.