Richard Howard
Richard Howard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cleveland, 1929ko urriaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | New York, 2022ko martxoaren 31 (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa, hizkuntzalaria, itzultzailea, literatura-kritikaria, poeta, kazetaria eta idazlea |
Lantokia(k) | New York |
Enplegatzailea(k) | University of Houston (en) ![]() Columbia Unibertsitatea University of Cincinnati (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
![]() ![]() ![]() |
Richard Howard (Cleveland, 1929ko urriaren 13a - New York, 2022ko martxoaren 31) estatubatuar poeta eta itzultzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbiako Unibertsitatean eta Parisen, Sorbonan, egin zituen ikasketak. 1970ean Pulitzer saria irabazi zuen Untitled Subjects (1969, Titulurik gabeko gaiak) poema-bildumarengatik. Liburua XIX. mendeko artista, musikagile eta idazleen 15 bakarrizketen bilduma zen. Bertso bidezko bakarrizketa eta elkarrizketa gehiago landu zuen, halaber, bere beste zenbait liburutan: Two-Part Inventions (1974), Fellow Feelings (1976), Misgivings (1979) eta Lining Up (1984).
Richard Howard bere garaiko itzultzaile onenetako bat izan zen, eta frantses poesia modernoaren eta eleberri esperimentalen itzulpenengatik izan zen batez ere ezaguna. Besteak beste, Claude Simon, Albert Camus, Simone de Beauvoir, Michel Butor eta Alain Robbe-Grilleten lanak itzuli zituen. Halaber, Charles Baudelaireren Les Fleurs du Mal itzuli zuen. Bestalde, Estatu Batuetako arte eta poetei buruzko kritika-lan aipagarri bat bazuen: Alone with America: Essays on the Art of Poetry in the United States Since 1950 (1969 eta 1980, Amerikarekin bakarrik: Estatu Batuetako 1950etik aurrerako arte eta poesiari buruzko saiakerak). 1974an Preferences argitaratu zuen, Estatu Batuetako poesiaren antologia bat, bere kritika-iruzkinez hornitua. Poeta laureatua izan zen New Yorkeko estatuan 1994tik 1997ra.
Obra hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quantities (1962)
- Damages (1967)
- Untitled Subjects (1969)
- Findings 1971
- Two-Part Inventions (1974)
- Fellow Feelings (1976)
- Misgivings (1979)
- Lining Up (1984)
- No Traveller (1989)
- Selected Poems (1991)
- Like Most Revelations (1994)
- Trappings (1999)
- Talking Cures (2002)
- Fallacies of Wonder (2003)
- Inner Voices (selected poems), 2004
- The Silent Treatment (2005)
- Without Saying (2008)
Kritika-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alone With America: Essays on the Art of Poetry in the United States Since 1950 (1969)
- Preferences: 51 American Poets Choose Poems From Their Own Work and From the Past (1974)
- Travel Writing of Henry James (1994)
- Paper Trail: Selected Prose 1965-2003 (2004)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.