Edukira joan

Richard Irazusta

Wikipedia, Entziklopedia askea
1998ko irailaren 12an Lizarrako Akordioa sinatu zuten Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikal zenbaitek. Akordioaren aurkezpenean, Joseba Egibarren eta Arnaldo Otegiren artean eseri zen Richard Irazusta, ABren ordezkari gisa.

Richard Irazusta (Hendaia, Lapurdi, 1958 – 2025eko maiatzaren 26a) politikaria izan zen. Urte askoan Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko kidea izan zen: Ezkerreko Mugimendu Abertzalekoa (EMA) eta Abertzaleen Batasunekoa (AB). Hala ere, 2008tik, Frantziako Alderdi Sozialistako kide eta Hendaiako auzapez Kotte Ezenarrorekin bat egin zuen;[1] 2014tik, auzapezordea izan zen. ABko ordezkari gisa, Lizarra-Garaziko Hitzarmena sinatu zutenetako bat izan zen Irazusta. Jaioterrian hil zen, 66 urterekin, Charcot eritasunak jota.[2]

EMAren sortzaileetako bat izan zen Irazusta, eta talde horren izenean aurkeztu zen 1986ko eskualdeko hauteskundeetara. Gerora, ABren zerrendetan aurkeztu zen Frantziako Nazio Biltzarrerako hauteskundeetara 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an.

1991ko apirilean, Irazusta atxilotu zuen Frantziako poliziak «lehergailuak egiteko materialez betetako garaje bat edukitzeagatik». Parisko epaile batek kartzelara bidali zuen «gaizkile elkarte bateko kide izateagatik» eta «ondasunak lehergailuz hondatzeagatik».[3] Antza denez, pertsona bati errentan eman zion garaje hura Iparretarrak talde armatuak erabili zuen. Dena dela, Fleuryko espetxean 42 egun eman eta gero Irazusta aske utzi zuten.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Richard Irazusta hil da, ABko bozeramaile ohia» Berria 2025-05-26 (kontsulta data: 2025-05-26).
  2. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2025-05-26). «Richard Irazusta, ABren bozeramaile ohia eta Hendaiako auzapezordea, zendu da» Kazeta.eus (kontsulta data: 2025-05-26).
  3. «Hendaiako hamabi zinegotziek Irazusta askatzea eskatu dute» Euskaldunon Egunkaria (Egunkaria S.A.): 8. 1991ko apirilaren 28a.
  4. «Bere atxiloketa makurbide batera eramana izan dela dio Irazustak» Euskaldunon Egunkaria (Egunkaria S.A.): 7. 1991ko ekainaren 4a.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]