Richard Réti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Richard Réti
260px
Bizitza
Jaiotza Pezinok1889ko maiatzaren  28a
Herrialdea  Txekoslovakia
 Austria-Hungariako Inperioa
Heriotza Praga1929ko ekainaren  6a (40 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak txekiera
alemana
Jarduerak
Jarduerak xakelaria, chess composerra Itzuli eta idazlea

Richard Selig Réti (1889ko maiatzaren 28a, Pezinok, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Eslovakia - 1929ko ekainaren 6a, Praga) txekiar xakelari bat izan zen. 1910-1920 artean munduko xakelari onenetakoa izan zen.

Lehen Mundu Gerra ostean txekoslovakiar nazionalitatea jaso zuen.

Biografia eta lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Selig Réti Eslovakian jaio zen 1889ko maiatzaren 28an. Familia judu batean jaio zen garai hartan Austria-Hungariako inperioa zenean. Aita, Samuel, medikua izan zen austriar armadan eta anaia zaharrena izan zuen Rudolph Reti pianista eta konpositore nabarmena izan zen. Elias Maria Reti margolariaren birraitona ere izan zen.

Umore handiko gizona, beti omen zegoen irrifarrez; ez, ordea, autoa ikusten zuenean, izutu egiten baitzuen horrek[1].

Ekonomikoki ondo kokatutako familian, Rétik hezkuntza ezinhobea jaso zuen eta, hizkuntza bat baino gehiago dominatzeaz gain, 15 urterekin asko zekien margoaz, musikaz edo literaturaz eta Vienara joan zen hango unibertsitatean matematika ikasteko asmoz[2].

Umetatik ikasi zuen xaken jokatzen eta orduak ematen zituen jokoan. Xakelari garrantzitsuenetako batean bilakatuko zen eta, Breyer eta Nimzowischekin batera, XX. mendeko xakea irauliko zuen Eskola Hipermodernoaren sortzaileetako bat kontsideratzen dute. Bere ustez, xake-taularen erdigunea kontrolatu nahi bada, ez da ezinbestekoa peoiek eta piezek okupatzea eta (Steinitz eta Tarraschen teoria) eta nahikoa litzateke urrititik kontrolatzea, peioak alboetan ezarriz eta alfilen mugimendua garatuz.

Arrakasta handienak 1918 eta 1921 artean izan zituen Kaschau (Košice, 1918), Rotterdam (1919), Amsterdam (1920), Viena (1920) eta Göteborg (1921)[3].

Réti apertura deituriko mugimenduak (1. Nf3 d5 2. c4) garaiko munduko txapeldun zen José Raúl Capablancari irabazten lagundu zion New Yorken 1924an —Lehen aldiz galtzen zuen Capablancak 8 urtetan eta lehen aldia zen txapelduna zenetik—.

1925ean, Rétik munduko errekorra lortu zuen begiak estalita aldibereko 29 joko jokatu zituenean eta 21 irabazi, 6 enpatatu eta 2 galdu zituenean.

Rétiren idatziak oinarrizko irakurketa dira xakean: Modern Ideas In Chess (1923) eta Masters Of The Chess Board (1933) oraindik gaur ere ikasten diren testuak dira.

Eskarlatinak hil zuen Réti 1929ko ekainaren 6a, Pragan. 40 urte besterik ez zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Réti Aldatu lotura Wikidatan