Richard Wagner
Wilhelm Richard Wagner (Leipzig, Saxonia, 1813ko maiatzaren 22a - Venezia, Italia, 1883ko otsailaren 13a) konpositore, orkestra zuzendari eta poesiagile alemaniar handia izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Wagnerren konposaketak aipagarriak dira ehundura konplexuengatik, armonia aberatsengatik eta orkestrazioengatik. Aipagarrienak azken aldikoak dira. Leitmotivak erabiltzen zituen: pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoa. Operako konpositore gehienen kontra Wagnerrek musika idazteaz gain librettoa ere idazten zuen.
Hasiera Weber eta Meyerbeerren tradizioa jarraitu zuen, esaterako Der fliegende Holländer edo Tannhäuser lanetan. Gerora Wagnerrek bere opera Gesamtkunstwerk ("artelan totala") egin zuen. Artelan hauek sintesi poetiko, bisual, musikal eta dramatikoa sortu nahi zuten, horren inguruan saiakerak idatzi zituen 1849 eta 1852 artean. Kontzepzio honen aplikazio ikusgarriena Der Ring des Nibelungen ("Nibelungoen eraztuna") lan ikaragarrian ikus daiteke.
Wagnerrek aurrerapen handiak egin zituen musika lengoaian: kromatikotasuna muturrera eraman zuen eta tonu erdiguneak periferietara bultzatu zituen, horrek Europako musika klasikoa errotik aldatu zuen. Idatzi zuen Tristan und Isolde lana musika modernoaren hasieratzat jotzen da. Wagnerrek musika filosofiaren, literaturaren, ikusizko arteen eta antzerkiaren eremura eraman zuen. Bere lanen garrantzia azpimarratzeko Bayreutheko Festspielhaus antzokia eraikiarazi zuen: han soilik interpreta zitezkeen bere lanak.
Espresionismo eta inpresionismoa garatu zituen. Lanik nagusia Der Ring des Nibelungen izeneko opera da. Hainbat urtez bizi izan zen Bayreuth herrian (Bavaria).
Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1834: Die Feen.
- 1843: Der fliegende Holländer.
- 1845: Tannhäuser.
- 1848: Lohengrin.
- 1856: Die Walküre.
- 1858: Wesendonck Lieder.
- 1859: Tristan und Isolde.
- 1867: Der Ring des Nibelungen.
- 1868: Die Meistersinger von Nürnberg
- 1871: Siegfried.
- 1882: Parsifal.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Wesendonck Lieder Mathilde Wesendoncken hitzekin Wagnerrek egindako abesti zikloa.
- Musika klasikoa
- Bayreutheko Festspielhaus antzokia
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Etxarte, H. 2015: Wagner auziaz, Donostia: Jakin ISBN 978-84-95234-94-0
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Wagner ![]() |