Richard Zsigmondy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Zsigmondy.

Richard Adolf Zsigmondy, (Viena, 1865eko apirilaren 1a - Göttingen, 1929ko irailaren 23a) austriar kimikaria izan zen.

Municheko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Berlinen lanean jardun ondoren, Grazeko Unibertsitateko irakasle izan zen. Göttingengo Unibertsitateako Kimika inorganikoko Institutuaren zuzendari izan zen. Garrantzi handiko ikerketak egin zituen koloideen kimikaren alorrean. 1903an, H. Siedentopfekin batera, soluzio koloidalen azterketarako lehenengo ultramikroskopioa egin zuen. 1925ean Kimikako Nobel saria irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]