Richmond parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Richmond parkea
English Heritage
Isabella Plantation - Richmond Park - London - England - 120604.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 51° 26′ 58″ N, 0° 16′ 26″ W / 51.449444444444°N,0.27388888888889°W / 51.449444444444; -0.27388888888889Koordenatuak: 51° 26′ 58″ N, 0° 16′ 26″ W / 51.449444444444°N,0.27388888888889°W / 51.449444444444; -0.27388888888889
Arkitektura
Ondarea
English Heritage 1000828
Webgune ofiziala

Richmond parkea (ingelesez: Richmond Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da, errege-parkeen artean bigarren zabalena. Richmond upon Thames eta Kingston upon Thames udalerrien artean kokaturik dago.

Richmond parkearen ondasunak babesteko The Hearsum Collection erakundea sortu zen 1997an[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos I.ak gortea Richmond Palace jauregira eraman zuen 1625 urtean Londresen zegoen izurritik ihes egin nahian eta orduan parkea sortu zuen oreinak ehizatzeko itxitura gisa[2]. Itxitura honek sei ate zituen.

1872an zati batzuk publikoari ireki zitzaizkion baina Eduardo VII.a izan zen XX mendearen hasieran aisialdirako-parke bihurtu zuena. 1915 urtean futbol eta kriket zelaiak eraiki ziren bai eta golf zelai bat ere. Lehen Mundu Gerran zalditeria praktikak egiteko ere erabili zen parkea.

XX mendean zehar hainbat estatuburuk bisitatu zuten parkea eta 1948 eta 2012 urteetako Olinpiar Jokoetan ere erabili zen. 1948an esate baterako bertan ezarri zen Olinpiar Parkea.

White Lodge[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen barnean hainbat eraikin edo Lodge daude, denetan ezagunena White Lodge da. 1730 urtean eraiki zen eta errege familiako hainbat kide bertan jaio izan ziren, esate baterako Eduardo VII.a[3]. Erregina Ama Elisabet II.aren ama bertan bizi izan zen 1920 hamarkadan.

Beste eraikin aipagarri batzuk honako hauek dira:

  • Holly Lodge (1735)
  • Pembroke Lodge (XVIII mendearen erdialdean)
  • Thatched House Lodge (1673)

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreinak ehizatzeko eraiki zen eta gaur egun ere oreinak ugariak dira parkean[4]. 630 inguru hain zuzen ere. Honetaz gain aipatzekoak dira urtxintxak, erbiak, okilak, sugeak, igelak eta intsektu ugari. Psittacula krameri espezieko loroak ere ugariak dira eta arazo ugari sortarazten dituzte[5].

Landaretzari dagokionez hasieran basoak eta belardiek estaltzen zuten parkea. 1819 eta 1835 artean Lord Sidmouthek (Erresuma Batuko Lehen Ministroa izan zenak) hainbat landaketa egin zituen, aipagarriena Isabella landaketa (ingelesez: Isabella Plantation). 1953an publikoari ireki zitzaion eta parkeko erakusgarri nagusiena bihurtu da.

Tamaina desberdinetako 30 aintzira inguru daude parkean, Pen Ponds aintzira biak, Barn Wood Pond, Bishop's Pond, Gallows Pond, Leg of Mutton Pond, Martin's Pond eta White Ash Pond batzuk aipatzearren. Hauetan arrain eta hegazti akuatiko ugari daude, baita kastore europarra ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richmond parkea Aldatu lotura Wikidatan