Richter eskala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Richter eskala lurrikaren indar suntsitzailea neurtzeko balio duen eskala logaritmikoa da, Charles Richter sismologoak 1930eko hamarkadan garatua, eta haren omenez halaxe deitua. Lurrikara baten tamaina ondorengo formularekin neur zitekeela kalkulatu zuen:

Logaritmoaren erabilera eskalan, lurrikara batean zenbat energia jariatzen den erakusteko da. Neurtu ahal izan den energia jario handiena Txileko Lurrikara Handian izan zen, Valdivia hirian, 1960an, 9,5 puntura iritsi baitzen.

Alderaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian, eskalako magnitudeak eta jariotako energia konparatzeko taula bat:

Richter
Magnitudea
TNT energia
baliokidea
Erreferentziak
-1,5 1 gramo Laborategi mahai batean arroka baten haustura
1,0 170 gramo Eraikin batean eztanda txiki bat
1,5 910 gramo Bigarren Mundu Gerrako bonba arrunt bat
2,0 6 kilogramo  
2,5 29 kilogramo  
3,0 181 kilogramo  
3,5 455 kilogramo mina baten eztanda
4,0 6 tona Potentzia gutxiko Bonba atomikoa
4,5 32 tona Tornado ertain bat
5,0 199 tona Alboloteko lurrikara, Granada (Espainia), 1956
5,5 500 tona Little Skull Mountaingo lurrikara, Nevada (AEB), 1992
6,0 1.270 T Double Spring Flateko lurrikara, Nevada (EE.UU.), 1994
6,5 31.550 T Northridgeko lurrikara, Kalifornia (EE.UU.), 1994
7,0 199.000 T Hyogo-Ken Nanbuko lurrikara, Japonia, 1995
7,5 1.000.000 T Landersko lurrikara, Kalifornia, 1992
8,0 6.270.000 T San Franciscoko lurrikara, Kalifornia, 1906
8,5 31,55 milioi T Anchorageko lurrikara, Alaska, 1964
9,0 240 milioi T Tohokuko lurrikara, Japonia, 2011
9,5 290 milioi T Valdiviako lurrikara, Txile, 1960
10,0 630 milioi T San Andres faila
12,0 1 bilioi T Lurraren haustura erditik
Lurrean egunero jasotako argi energi kantitatea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]