Riegoren ereserkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Riegoren ereserkia
Flag of Spain (1931–1939).svg
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntza gaztelania
Hitzak Evaristo Fernández de San Miguel Itzuli

Riegoren ereserkia (gaztelaniaz: Himno de Riego) Rafael del Riego teniente koronelaren zutabe hegalariak abesten zuen ereserkiaren izena da, azken honek Fernando VII.a Espainiako erregearen aurka 1820ko urtarrilaren 1ean Las Cabezas de San Juanen matxinatu zenean. Ereserkiaren hitzak Evaristo Fernández de San Miguelenak dira, eta musika egile ezezagun batena (hala ere, badaude José Melchor Gomisena zela esaten dutenak).[1]

Espainiako ereserki nazional gisa erabili zuten Hirurteko Liberalean (1820-1823), Lehen Errepublikan (1873-1874) eta Bigarren Errepublikan (1931-1939). Erbesteko Espainiako Bigarren Errepublikak ere bere erabilerari eutsi zion desegin zuten arte.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko hitzak bederatzi estrofa dituzte eta honako leloa:

« Soldados, la patria,

Nos llama a la lid.
Juremos por ella,
Prefiero vencer o morir

»


Hala ere, Bigarren Errepublika garaian, joera antiklerikala zuen bertsio alternatibo bat ospetsu bilakatu zen. Hona hemen bertsio horren hasiera:

« Si los curas y frailes supieran,

la paliza que les van a dar,
subirían al coro cantando:

"¡Libertad, libertad, libertad!"
»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dowling, John (1973) José Melchor Gomis, compositor romántico Madril: Castalia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]