Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Rift Haran Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Rift Haran Handia
EAfrica.png
Datu orokorrak
Luzera 4.830 km
Geografia
Great Rift Valley.png
Koordenatuak 0° 06′ S, 36° 06′ E / 0.1°S,36.1°E / -0.1; 36.1Koordenatuak: 0° 06′ S, 36° 06′ E / 0.1°S,36.1°E / -0.1; 36.1

Rift Haran Handia edo Rift Harana[1] , plaka tektonikoen mugimendu eta banaketa motel eta konstantearen ondorioz, Afrika iparraldetik hegoaldera doan 4.830 kilometroko Rift kontinental izeneko haustura geologiko handia da, Somalia eta inguruko herrialdeak kontinente Afrikarretik banatuko dituena. Nahiz eta normalean haran honen izena Djibutitik Mozambikeraino doan alde afrikarra izendatzeko erabiltzen den, Itsaso Gorria eta Jordan ibaiaren harana ere Rift haranaren zati badira. Hori dela eta, Rift Haran Handia Asian eta Afrikan zehar hedatzen da.

Gaur egun bere hedapena nabaria denez, lurrikara iraunkorren eta laba isurien laguntzaz, handitzen doa, bai zabalean bai luzeran. Hedapen horren ondorioz, hemendik 10 milioi urtetara, Madagaskarren antzera, Afrikako kontinentetik banatuko da, kontinente berri bati hasiera emanez eta gaur egungo harana arro ozeaniko bihurtuz. Kontinente berriaren eraketan gertaturiko plaken migimenduen ondorio gisa, plaka Afrikarra 2,15 cm mugitzen da iparralderantz eta 650.000 urte barru Espainiako hegoaldeari lotuko zaio, Mediterraneo itsasoa ozeano Atlantikotik banatuz.

Rift Haran Handian kokaturik dauden Keniako laku sistema, 2011. urtetik aurrera gizon-emakume gutien ondare bezala kalifikatu zuen Unescok.


Rift Haran Handiaren Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift-aren sorrera eta eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift batek miloika urtetan zehar, eraketa fase desbedinak jasan ditzazke. Kasu honetan, Rift Haran Handia Miozeno izeneko periodo historikoan zehar sortzen hasi zen, duela 22-25 milioi urte. Hasiera batean, Arabiar penintsula eta Afrika, bat ziren eta biak banatzearen ondorioz, Itsaso Gorria eta Adeneko Golkoa sortu ziren. Banaketaren ondorioz, Afar Triangelua izeneko zonaldea sortu zen, zeinak hondo ozeanikoko ezaugarri geologikoak ditu eta gaur egun Rift Haranaren zati osatzen duena, Afrikar Riftaren iparraldean.

Afar Triangelua, Etiopian

Rift Haran Handiaren eraketa eta penintsula Arabikoaren banaketa erlazionaturik daude. Izan ere, Rift Haran Handiaren sorrera Jordan ibaian hasi zen aldaketa tektoniko baten ondorioz. Bertatik, Itsaso Gorrian zehar hedatu zen, Egipto eta Sudaneko kostaldeak plaka Arabiarretik bananduz. Horren ondorio gisa, Itsaso Gorriaren bi aldetara, Miozenoan zehar gertatutako bolkanismo basaltikoaren arrastoak daude, zeinek frogatzen duten Rift Haranaren eraketa Lur planetan izandako gorabehera tektoniko handienetarikoak izan dela.

Riftaren eraketaren inguruko teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, gertaera geoloiko honen eboluzioaren inguruan azaldutako teoria kopurua handia da. 1972. urtean, banaketa hau, plaka tektonikoen mugimenduarekin erlaziorik ez zuela adierazten zuen teoria argitaratu zen. Teoria honen arabera, Rift Harana lurrazalak zonaldean izandako dentsitateen arteko desberdintasunen ondorioz sortu zen.

Baina mundu mailan onarturiko teoria berriena, 2009. urtean formulatu zen. Honek, plaka tektonikoen arteko elkarrekintzari eta zonaldean dagoen magmatismoari atxikitzen dio Riftaren eraketa. Horretaz gain, litosferaren argaltzea zonaldeko aktibitate bolkanikoaren ondorioz geratzen dela dio, bertako prozesu magmatikoak sustatuz. Aurretik adierazitako prozesuek litosfera argaldu egiten dute, dortsal erdiozeaniko bat bezala jokatzea eraginez.

Plaka Tektonikoen mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift Haranean gertaturiko mugimendua

Orokorrean, Rift, apurketak eta fallak agertzen diren lurrazal zonaldeei deritze. Rift Haran Handia, Afrikar plakan ematen ari den aktibitate dibergentearen ondorioz sortzen ari da, dibergentzia horren ondorioz Afrikar plaka bi zati desberdinetan hausten ari delako. Banaketaren ondorioz plaka Afrikarretik abiatuta sortzen ari diren bi plaka berri hauek, mendebaldetik ekialdera hedatzen den plaka Somaliarra eta kontinenteko plaka Nubiarra dira. Aktibitate dibergente honek gaur egun jarraipena du eta urtean 6-7mm bereizten dira riftaren bi hertzak. Banaketa honek denboran aurrera egin ahala, bi kostalde berriak orduan eta banatuago egongo dira eta lehen esan bezala, hemendik 10 milioi urtetara banaketa totala izango da, ozeanoa Riftean zehar edatuz eta arro ozeaniko berri bati hasiera emanez.

Plaken arteko banaketa hau honetan datza (eskuineko irudia): Kasu honetan, sortu berri den plaka Somaliarra eta plaka Afrikarra banatzen ari dira etengabe. Bi plaka litosferikoen ertz dibergenteak motelki banatzen dira eta behekaldean dauden puntu-beroak lurrazalerantz hurbiltzen dira.

Hasiera batean, Rifta litosferaren goikaldean sortzen hasten den distentsio linealaren ondorioz sortzen hasten dira. Dibergentzia horren ondorioz, elkarrengandik banaturik dauden arroak sortzen dira, failen ondorioz eraturikoak. Rifta eboluzionatzen eta handitzen doan heinean, aurretik sorturiko failak elkartzen hasten dira, haran eta sakonune handiak eratuz.

Horrekin batera, lurrazala orduan eta meheagoa egiten da eta lurrazalaren eta mantuaren arteko trantsizio zonaldea azaletik hurbilago gelditzen da. Azkenik, hondotik lurrazaleratzen den magmak azala apurtzen du, hapurketa eta pitzadura kantitate handia sortuz eta bertatik magma kanporatuz.

Aktibitate geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Afrika ezegonkoratasun handiko zonalde tektonikoan kokatzen da, hiru plaka tektonikoren elkarketa puntuan dago eta. Bertan, Arabiako eta Afrikako plaken eta Rift Haranaren eraketaren ondorioz sortzen ari den plaka Somaliarraren arteko ekarrekintza geratzen ari da. Honen ondorioz, Rift Haranaren inguruko zonaldean aktibitate bolkaniko eta sismiko handia dago Riftaren eraketaren ondorioz eta bi zonaldeen banaketarekin batera agertu izan diren puntu bero eta sumendien ondorioz.

Sismologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift bailara handia sismikoki aktibo dagoen rift sistema handiena da munduan. Bertako lurrrikara gehienak Afar Triangeluan ematen dira, handienak plakarteko mugan gertatuz. Azken mendean erregistratutako lurrikara handiena 7 gradukoa izan zen Richteren eskalan. Aktibitate sismikoa Riftari paralelo ematen da eta sakonera txikietan, 12-15km riftaren ardatzaren azpitik. Ondorioz, lurrazalean ikusten diren ondorioak oso nabariak dira. Baina ardatzetik hurrunagoko puntuetan sakonera handiagoetan eman daiteke jarduera geologikoa (30km).[2]

Bolkanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilimanjaro sumendia

Rift haranaren inguruan aktibo eta lotan dauden Afrikar sumendi nagusien gehiengoa dago, azken hauen artean, KIlimanjaro, kontinente Afrikarrean dagoen mendirik altuena, Kenya mendia, Longonot mendia, Menengai kraterra eta Karisimbi mendia aurki daitezke besteak beste. Sumendi hauetako gehienak haranaren eremutik kanpo egon arren riftak berak sortu zituen.

Bestalde aktibo dauden sumendien artean Erta Ale, DallaFilla eta Ol Doynio Lengai. Lehenengoa Ezkutu formako sumendi basaltiko bat da, jarraituki aktibo dago, Afar erregioan kokatua dago Ethiopiako ipar ekaldean. DallaFillak 2008an eztanda egin zuenean Etiopian inoiz erregistratutako erupzio bolkaniko altuena izan zen. Ol Doynio Lengai gaur egun aktibo jarraitzen duen natrokarbonatitazko sumendi bakarra da munduan. Sumendi honek jaritzen duen magmak berezitasun bat dauka. Magma gehienak ez bezala honek ez du ia silizerik bere konposizioan, hau potasio eta sodioa duten Gregoryitan eta Nyerereitan dira aberatsak, mineral hauek karbonato eta nitratoen taldekoak dira[3]. Konposizio honek fluidotasun handia ematen dio, biskositate oso bajua izanik. Ethiopian bakarrik 50 sumendietan detektatu da aktibitate bolkanikoa Holozenoazkeroztik.[2]

Rift Bailararen Geografia eta Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift Haranaren zati ezagunena Afrikakoa izan arren, Afrikan eta Asian zehar edatu egiten da, ia 5.000 kilometrotan zehar. Zati nagusia eta ezagunena, Afrikan kokatzen da. Rift Haranak Kenia zentralean altuera handiena lortzen du, 1.800 metrotik gora dauden zonaldeak baitaude. Zonalde baxuena aldiz, Afarreko triangelua eta Itsaso Gorria dira, itsas-maila baino 396 metro hondorago dagoena. Riftaren luzera osoan zehar, aurretik adierazita dagoen bezala, sumendi aktiboz eta laku handiz beterik dago. Afrikan, rifta Keniako meseta zentrala bitan banatzen du, lakuen laguntzaz.

Hemen ikus daiteke nola ekialdeko rift bailara lehorragoa den eta laku gutxiago dituen mendebaldekoak baino

Asiako rift bailara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift Haran Handiak, Itsaso Hilaren failaren erdiko sekzioan dauka iparralderago dagoen puntua. Faila honek Beqaa Bailara sortzen du eta honek Libano eta Antilibano mendilerroak bereizten ditu. Bertan jaiotzen da Jordan ibaia eta hegoderantz doa Hula ibaitik zehar, azkenik Galilea itsasoan isuririk ditu urak.

Hegoalderago Jordaniako Rift bailaran Itsaso Hila dago eta honek Israel eta Jordaniaren arteko muga sortzen du. Itsaso Hiletik hegoalderantz Arabah Uadiak betetzen du rifta, ondoren Aqabako Itsas golkoak eta azkenik Itsaso Gorriak. Sinai penintsulako hegoaldeneko puntuan Itsas Hileko failak eta Itsas Gorriko riftak bat egiten dute. Itsas Gorriko riftak izenak dioen moduan itsas gorriaren luzeran hedatzen da eta honen hegoaldeneko puntuan Afar elkarte hirukoitza ematen da, non asiako rift bailara, Afrikako Ekialdeko rift bailara eta Aden dortsala elkartzen diren. Elkarketa ematen den zonalde honi Afar triangelua deitzen zaio.[4]

Afrikako Rift bailara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan dagoen Rift bailararen zonaldea Afrika erdialdean bitan banatzen da Ekialdearra eta Mendebaldearra. Bi haran hauetako riftek berriz bat egiten dute Tanzaniar lurraldean.

Mendebaldeko Afrikar Rifta: Oihana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malawi lakua

Mendebaldeko rift bailarari Rift Albertinoa deitzen zaio ere. Riftaren atal honek Afrikako Mendi handienetakoak ditu inguruan. Rift Haranean ere Afrikako mendirik altuena dago, Kilimanjaro sumendia eta zenbait laku ere, Turkana lakua (6.405 , Kenia), Tanganyika lakua (32.000 ) edo Malawi lakua (30.000 ) hain zuzen ere. Laku hauek munduko lakurik sakonenetakoak dira. Batzuetan Victoria lakua (, Rift sistemaren barruan kokatu izan dute ere, baina aipatutako bi haranen artean kokatuta dago. Laku guztien artean 800 arrain mota baino gehiago aurkitu dira. Rift Haran honen zati handi bat inguruetako parke nazionaletan dago banatua, haien artean: Virunga parke nazionala, Kongo errepublika demokratikoko parke nazionala, Rwenzori parke nazionala eta Elizabeth erregina parke nazionala Ugandan. Haranaren mendilerro nagusiak Etiopiako mendigunea, Mitumba mendiak, Virunga mendiak eta Rwenzori mendilerroa dira.[4] Riftaren alde honetan klima askoz ere hezeagoa da eta bertako ekosistema ohiana da non begetazioa oso ugaria den eta bertako animalia gehienak zuhaitzetan bizitzeko prestatuak dauden.

Ekialdeko Afrikar Rifta: Afrikar Sabana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift Haran Handiak egindako Afrikar kontinentearen hausturarak kontinentearen ekialdeko klima mendebaldekoa baino lehorragoa izatea eragin zuen. Gainera bertako lakuek itsasoarekin konexiorik ez izateak sakonera gutxi izatea eragiten du, eta horretaz gain uraren lurrunketaren ondorioz mineral kontzentrazio handia dute. Aurretik aipatutako lehortasunarengatik, Afrikako zati honetan sabana agertu zen belardi oso zabala, non klimak bi urtaro dituen; euritsua eta lehorra. Bertako arrasto geologikoek ziurtatzen duten bezala, bertako primateak, oraindik zuhaitzen adarretan bizi zirenak, lurrera jaitsi behar izan zuten, gizakiaren lehen aintzindariak izanik.[4]

Rift Haranean gizakiaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Giza eboluzioa»
Gizakiaren eboluzioa

Historian zehar buruturiko ikerketen ondorio gisa, Rif Haranak gizakiaren eboluzioan izan duen garrantzia nagusia da. Ikerkerten ondorioz lorturiko emaitzen artean, Rift Haran Handiaren eraketaren ondorioz lehenengo bipedoak sortu zirela, frogapen garrantzitsuenetarikoa da. Rift Harana, Afrikan aurkitu daitezkeen plio-pleistozenoko aztarnategi oparoenetarikoa da. Izan ere, zonaldean gertaturiko aktibitate sismikoen ondorioz, fosilak lurrazalerantz igotzen dira, ikusgai izan arte.

Lehenengo hominido bipedoak, Sahelanthropus tchadiensis, Ardipithecus eta Orrorin tugenensis espezieetakoak izan zirela uste da. Azken bi espezieen arrastoak, zeinak duela 6-4,5 milioi urte jaio ziren, Afrika Orientalean aurkitu ziren lehenbiziko aldiz. Hominido hauen arrasto eta fosilen eskasiaren ondorioz, ezin izan da frogatu guztiz bipedoak zirenik.

Australopithecus afarensis

Ziurtasunez bipedoak izan ziren lehenengo hominidoak Australopithecus espezieko hominidoak izan ziren. Haien lehenengo arrastoak duela 4-2,5 milioi urtekoak dira eta Afrikan aurkitu ziren. Haien eskeletoak ia osorik aurkitu direnez, jakin badakigu Afrikako sabanan zehar hedatu zirela, eboluzionatuz eta horren ondorioz Australopithecus espeziearen barnean bost eboluzio desberdin izan ziren, baina desgertu aurretik lehenengo Homo-ak eratuz eboluzionatu ziren. Haien desagerpena sabanaren desertifikazioaren ondorioz gertatu zen.

Homo sapiens

Giza espeziearen eboluzioaren azken fasean hiru espezie desberdin egon ziren denbora luzez elkarrekin bizitzen. Hiru espezieak hauek izan ziren: Homo neanderthalensis, Denisovako hominidoa eta Homo sapiens.

Horien artean , Homo sapiens-a izan zen Etiopian (Afrika) bizi zen bakarra. Haren fosil zaharrenak duela 200.000 urtekoak dira eta esan bezala, Etiopian aurkitu ziren.

Sabanan bizi ziren hominidoak zuhaitzetatik lurrera jaitsi behar izan ziren janari bila eta bertako zonaldean zegoen belardi garaiari aurre egiteko eta haren gainetik ikusi ahal izateko, bi hanketan ibiltzen hasi behar izan ziren. Beraz, esan daiteke Rift Haranaren ondorioz, giza eboluzioaren garairik oparoena gertatu zela.

HolozenoPleistozenoPliozenoMiozenoPaleolitikoHomo sapiensHomo helmeiHomo heidelbergensisneanderthalgo gizakiHomo rhodesiensisHomo soloensisHomo antecessorHomo erectusHomo floresiensisHomo georgicusHomo ergasterHomo habilisHomo rudolfensisAustralopithecus africanusAustralopithecus garhiKenyanthropus platyopsAustralopithecus robustusAustralopithecus bahrelghazaliArdipithecus ramidusArdipithecus kadabbaAustralopithecus boiseiAustralopithecus afarensisSahelanthropus tchadensisAustralopithecus aethiopicusAustralopithecus anamensisOrrorin tugenensis

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rift Haran Handia Aldatu lotura Wikidatan