Riga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Riga
Rīga
 Letonia
Riga daugava.jpg
Flag of Riga.png Greater Coat of Arms of Riga - for display.svg
Administrazioa
Herrialdea  Letonia
Alkatea Aivars Aksenoks
Sorrera 1201
Alkatea Nils Ušakovs
Izen ofiziala Rīga
Jatorrizko izena Rīga
Posta kodea LV-1000
Geografia
Koordenatuak 56° 56′ 51″ N, 24° 06′ 25″ E / 56.9475°N,24.106944444444°E / 56.9475; 24.106944444444Koordenatuak: 56° 56′ 51″ N, 24° 06′ 25″ E / 56.9475°N,24.106944444444°E / 56.9475; 24.106944444444
Riga hemen kokatua: Letonia
Riga
Riga
Riga (Letonia)
Riga in Latvia.svg
Azalera 307,17 km²
Altuera 8
Mugakideak Jūrmala, Babīte Municipality, Mārupe Municipality, Olaine Municipality, Ķekava Municipality, Salaspils Municipality, Stopiņi Municipality, Garkalne Municipality eta Carnikava Municipality
Demografia
Biztanleria 698.529 bizt. (2016ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 2.275,34 bizt/km²
Herritarra rigatar[1]
Informazio gehigarria
Sorrera 1201 eta 1225
Telefono aurrizkia 66-67
Ordu eremua Eastern European Summer Time eta Eastern European Time
Hiri senidetuak Taipei, Calais, Aalborg, Almaty, Astana, Bremen, Cairns, Tallinn, Tartu, Kiev, Florentzia, Slough, Alacant, Amsterdam, Dunkerque, Bordele, Kobe, Mosku, Dallas, Minsk, Norrköping, Pekin, Rostock, San Petersburgo, Santiago, Stockholm, Suzhou, Vilnius, Varsovia, Guam, Paita, Amsterdam, Pori, Norrköping udalerria eta Aalborg Municipality
Matrikula LV
http://www.riga.lvtr/ www.riga.lv

Riga[1] (letonieraz, Rīga, riːɡa ahoskatua) Letoniako hiriburua eta hiri nagusia da. Bertako gune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk, Europako modernismo eraikinen sorta handiena baitauka. 2010ean 709.145 biztanle zituen.

Buru beltzen etxea

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riga hiria izen bereko golkoan kokatua dago, Daugava ibaia itsasoratzen den tokian. Itsaso Baltikoan portu garrantzitsua da. Hiru herrialde baltiarretako hiririk populatuena da Riga.

Letoniak itsas klima dauka, udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak izaten dira, betiere itsasoaren hurbiltasunak eskaintzen duen tenperaturen moderazioarekin.

Datu klimatikoak (Riga)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.3 -1.7 2.7 9.8 16.2 20.1 21.7 21.0 16.3 10.4 3.9 0.3 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.8 -7.6 -4.7 1.0 5.9 10.0 12.3 11.8 8.0 4.0 -0.5 -4.4 2.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34 27 28 41 44 63 85 73 75 60 57 46 633
Eguzki orduak 45.5 59.0 131.1 234.4 271.7 288.3 306.8 243.3 177.3 97.2 32.7 23.5 1910.8
Iturria (1): World Weather Information Service [2]
Iturria (2): Latvijas vides, ģeoloģijas un meteoroloģijas centrs (eguzki orduak 2004.-2010.) [3]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riga sei gune administratibotan banaturik dago. Dena den, bertako biztanleek hiria auzotan banatzen dute "mikro eskualde" izenarekin ere deituak. Auzoak honakoak dira:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riga, antzinako herri livoniarra bizi zen gunean ezartzen da, Daugava eta Ridzene ibaiak batzen diren tokian. Ridzene ibaiari Riga ibaia deitzen zitzaion antzina. Ibaiaren puntu batean, gaur egun ez den portu natural bat zegoen bertan, Rigako lakua izenez ezagutzen zena. Riga hiriaren izena, antzinako laku honetatik datorrela uste dute adituek.

Rigaren ikuspegia, San Petri elizatik ikusia
Rigaren ikuspegia, San Petri elizatik ikusia

Europako Kultura Hiriburu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an, 200 ekintza baino gehiago prestatu zituzten sei arlotan banatuta: zinema, antzerkia, musika, literatura, artea eta ingurumena. %15 eta %20 inguru igo zen turismoa. 24 milioi euroko aurrekontua izan zuen[4].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
Urtea Biztanleria

1767 19.500
1800 29.500
1840 60.000
1867 102.600
1881 169.300
1897 282.200
1913 517.500
1920 185.100
1930 377.900
1940 353.800
1945 228.200
1955 566.900
1970 731.800
1979 835.500
1990 909.135
2005 731.762
2010 709.145

Rigak 709.145 biztanle zeuzkan 2010ean. Historian zehar biztanleriak hainbat aldaketa izan ditu, betiere goranzko joeran. Dena den, Lehen Mundu Gerraren ostean jaitsiera handia izan zuen, gerrateak eragindako hildako eta bizimoduaren okertzeagatik. Bigarren Mundu Gerraren ostean ere biztanleria asko jaitsi zen, egin ziren deportazio masiboek eraginda.

Gaur egun Rigako biztanleria beherantz doa poliki-poliki, Europa ekialdeko beste hainbat hiri eta herrialdetan bezala. Biztanle gehien 1990ean izan zuen, orduan Rigak 900.000 laguneko biztanleria baitzuen. Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara emigrazioa handia dago. Horrez gain, jaiotze tasaren beherakada handia dela eta, biztanleria gero eta zaharragoa da.

Rigatar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riga ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf  .
  2.   World Weather Information Service, Weather Information for Riga, http://www.worldweather.org/044/c00175.htm  .
  3.   Latvijas vides, ģeoloģijas un meteoroloģijas centrs, Meteoroloģisko un hidroloģisko novērojumu dati, http://www.meteo.lv/public/hidrometeo_dati.html  .
  4. Saioa Alkaiza Guallar, «Turisten neurriko kultura», Berria, 2015-0108
  5. (Danieraz)  Aalborg Kommune - Venskabsbyer, https://web.archive.org/web/20071114155748/http://www.aalborgkommune.dk/Borgerportal/Serviceomraader/Byen/Venskabsbyer/Towns.htm. Noiz kontsultatua: 2018-08-18 .
  6. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae (Ingelesez)  Städtebund Die Hanse, http://www.hanse.org/en/hanseatic-cities/riga/. Noiz kontsultatua: 2018-08-18 .
  7. (Ingelesez)  Europeprize, https://web.archive.org/web/20130907145357/http://www.europeprize.net/en/?page_id=5. Noiz kontsultatua: 2018-08-18 .
  8. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac (Ingelesez)  Municipal Portal of Riga, https://pasvaldiba.riga.lv/EN/Channels/Riga_today/Riga_pasaule/sister-cities/default.htm. Noiz kontsultatua: 2018-08-16 .
  9.   Pekineko Udala, Sister Cities, http://www.ePekin.gov.cn/Sister_Cities/Sister_City/  .
  10. (Frantsesez)  Bordeaux, https://web.archive.org/web/20130207154903/http://www.bordeaux.fr/p63778/europe%C2%A0et%C2%A0international. Noiz kontsultatua: 2018-08-18 .
  11. (Alemanez)  Das Rathaus Bremen, https://archive.is/20110718204253/http://www.rathaus.bremen.de/sixcms/detail.php?gsid=bremen54.c.2259.de. Noiz kontsultatua: 2018-08-18 .
  12. a b (Ingelesez)  Dallas Economic Development - Riga, https://web.archive.org/web/20100528113422/http://www.dallas-ecodev.org/international/sister-cities. Noiz kontsultatua: 2018-08-19 .
  13. (Ingelesez)  Yerevan Municipality Official Website, http://www.yerevan.am/en/partner/sister-cities/. Noiz kontsultatua: 2018-08-24 .
  14. (Japonieraz)  © 2007–2009 Kobeko Udala, http://www.city.kobe.jp/cityoffice/17/020/en/international/worldmap.htm  .
  15. (Ingelesez)  Kobe Trade Information Office, https://web.archive.org/web/20130421095804/http://www.cityofkobe.org/sister_cities.html. Noiz kontsultatua: 2018-08-20 .
  16. (Ingelesez)  City of Providence, https://web.archive.org/web/20090102141935/http://www.providenceri.com/press/sister_city.html. Noiz kontsultatua: 2018-08-24 .
  17.   San Petersburgoko Udala, Saint Petersburg in figures – International and Interregional Ties, http://eng.gov.spb.ru/figures/ities  .
  18. (Ingelesez)  Official Portal of the City Government, https://archive.is/20090224073839/http://eng.gov.spb.ru/figures/ities. Noiz kontsultatua: 2018-08-24 .
  19. (Ingelesez)  Taipei City Council, https://web.archive.org/web/20121102035422/http://web.tcc.gov.tw/eng/sister_cities.htm. Noiz kontsultatua: 2018-07-29 .
  20. (Polonieraz)  Warszawa, https://web.archive.org/web/20071011111033/http://um.warszawa.pl/v_syrenka/new/index.php?dzial=aktualnosci&ak_id=3284&kat=11. Noiz kontsultatua: 2018-08-24 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Riga Aldatu lotura Wikidatan