Rigoberta Menchú

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rigoberta Menchú.

Rigoberta Menchú Tum (Uspantan, Quiché, 1959ko urtarrilaren 9-) indiarren eta giza eskubideen aldeko Guatemalako kitxe borrokalaria da. 1992an Bakearen Nobel saria eman zioten. Mundu osoan ibilia da herri indiarren eta giza eskubideen alde lanean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indigena kitxe-maia da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótojaren alaba. 1979an CUC (Comité de Unidad Campesina) taldearen sortzaileetako bat izan zen. 1980an Guatemalako poliziak Vicente Menchú, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, erail zuen. Militarrek Rigobertaren senideak torturatu zituzten, ama barne, eta beste batzuk hil, justizia soziala aldarrikatzeagatik. Rigoberta ondoko urtean erbesteratu zen. Bere bizitzan zehar, bai Guatemalan, baita nazioartean ere, gizarte borroketan parte hartu du aktiboki.

Gerrilaren bidea hartu ordez, Rigobertak kanpaina baketsu bat abiatu zuen, nekazariek etengabe pairatzen zituzten giza eskubideen urraketak salatzeko eta emakume indigenen egoera salatzeko. Askapenaren teologia gidari zuela, herriaren sufrimenduaren adibide erreal eta apala bihurtu zen.

1982an Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia liburu autobiografiko ospetsua argitaratu zuen.

1983an Mexikora erbesteratu zen, eta han-hemen ibili zen bere mezua zabaltzen. Geroago, lortutako prestigioaren babesarekin, Guatemalara itzuli eta ondorengo urteetan bitartekari aritu zen Gobernuaren eta gerrilaren arteko bake-prozesuan.

1992an Bakearen Nobel Saria eman zioten. Alabaina, Rigobertak kritikatu egin zuen ospakizun ofiziala, amerikar indioentzat kolonizazioak ekarritako ondorio tragikoak aintzat hartzen ez zituelakoan.

2007an Guatemalako Lehendakaritzarako hauteskundetan parte hartu zuen WINAQ eta Encuentro por Guatemala ezkerreko zerrendan baina oso atzean gelditu zen, botoen %3,09 botoekin. Nahiz eta jasotako porrota 2011an WINAC alderdiak, beste indarrekin batera, lehen hautagai gisa aukeratu zuen Frente Amplio de Guatemala koalizioan.[1]


« Bakea ez da gerrarik ez egotea eta kito; pobrezia, arrazakeria, bereizkeria eta bazterketa diren artean, nekez lortuko dugu bake-mundu bat.  »
Rigoberta Menchú

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rigoberta Menchú Aldatu lotura Wikidatan