Rina Lazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rina Lazo

(2015)
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1923ko urriaren 23a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaMexiko Hiria2019ko azaroaren 1a (96 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaEscuela Nacional de Pintura, Escultura y Grabado "La Esmeralda" (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Diego Rivera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta muralist (en) Itzuli
Jasotako sariak
IMDB: nm2419191 Edit the value on Wikidata

Rina Lazo Wasem (Guatemala Hiria, Guatemala, 1923ko urriaren 30aMexiko Hiria, 2019ko azaroaren 1a)[1] Guatemalako margolari eta irakaslea, Mexikar muralismo mugimenduaren parte izan zena.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923ko urriaren 30ean jaio zen Guatemala Hirian,[3] Arturo Lazo eta Melanie Wasem guraso izanik, Alemaniar eskolan ikasi zuen batxilergoa. Bere haurtzaroa Cobanen igaro zuen (Alta Verapaz), non kitxe maia herriarekin harremana mantendu zuen, horregatik kultura hori presente dago bere lanetan.[4]

1944an, Arte Ederren Akademian hasi zituen bere ikasketa profesionalak (egun, Rafael Rodríguez Padilla Arte Plastikoetako Eskola Nazionalean). Garai hartan, Julio Urruela artistaren laguntzaile izan zen, eta Kulturaren Jauregi Nazionaleko (Guatemala) horma-irudietan aritu ziren elkarlanean.[4] Lazoren beste eragin bat bere egile gogokoenetako bat izan zen, Miguel Ángel Asturias, txikitan ezagututakoa eta gero Mexikon berriro egin zuen bat harekin. [5] 1945ean, artea ikasteko beka bat lortu zuen La Esmeraldan, Mexikoko Pintura, Eskultura eta Grabatu Eskola Nazionalean.[5]

Irakasleen artean Carlos Orozco Romero, Jesús Guerrero Galván, Alfredo Zalce, Federico Cantú, Manuel Rodríguez Lozano eta Diego Rivera izan zituen. Azken horren bitartez Frida Kahlo margolari eta laguna ezagutu zuen.[6]

Rivera-Kahlo bikoteari esker bere senarra izan zena ezagutu zuen. Arturo García Bustos[6] Frida Kahloren ikasleetako bat izan zen, "Los Fridos" izenez ere ezaguna. 1949an ezkondu ziren, Lazok hogeita lau urte zituela eta Coyoacánera joan ziren bizitzera, "La Casa Colorada" izenez ezaguna eta La Conchita auzoan dagoen etxe batera.[7] [8] 2006an egoitza hori bera, galeria gisa egokitu zen eta artistaren familiak kudeatzen du.[5]

Bonampak horma-irudien erreprodukzioaren xehetasuna

Diego Riverak bere laguntzaile gisa kontratatu zuen 1947an Prado Hoteleko Sueño de una tarde dominical en la Alameda Central margotzen laguntzeko,[6] ordutik elkarlanean aritu ziren[9] eta horren adibide dira Chapultepeceko Cárcamo de Dolores-eko El agua, origen de la vida sobre la tierra (1951), La universidad, la familia y el deporte en México (1952) Unibertsitate- Estadio Olinpikoan, Hospital La Raza-n, El pueblo en demanda de salud (Historia de la medicina en México) (1953), eta La gloriosa victoria (1954) Guatemalako Kulturaren Jauregi Nazionalean dagoena. Azken horma-irudi horrek polemika sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuen esku-hartzea antzezten duelako Guatemalako gerrillaren bitartez, Jacobo Árbenzen gobernuaren erorketa eragin zuena. [9]

Bere bakarkako lanetan, horma-irudi, fresko, binilo eta estukoa erabili zituen, irudi ugari egin zituen Guatemalan eta Mexikon. Adibide dira Temixco Landa Eskolan egindako murala, Alderdi Komunista Morelosen berrantolatzeko asmoz, Tierra fértil (1954), Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Museoan, Tikal inguruko eszenetan oinarrituta eta bere jaioterrian burututako beste lan bat Venceremos (1959), hainbat sari jaso zituena.[5]

1996an, Bonampaken maien bi mural berrekoiztu zituen. Handiena, Mexiko Hiriko Antropologia Museo Nazionalean dago, Pedro Ramírez Vázquezek eskatuta. García Lazo familiaren alabak erosi zituen panel horiek Casa Colorada galeriarako.[10] 1995ean, Antropologia Museorako beste mural bat egin zuen Venerable Abuelo Maíz izenekoa. 1997an, Rivera-Kahlo bikorearekin batera Realidad y sueño en el mundo maya. Mágico encuentro entre hombres y dioses 2,7 x 7 metroko mural garraiagarri baten diseinuan eta exekuzioan aritu ziren Cancuneko Casa Turquesa hotelean inauguratu zena.[11]

Mihise gainean egindako lana ez da hain ezaguna. 1944an sortutako Por los caminos de la libertad izan zen bere lehen saritua.[4] Bere lanak Alemanian, Austrian, Frantzian, Estatu Batuetan, Mexikon, Guatemalan, Korean eta beste herrialde batzuetan erakutsi dituzte. Ibilbide hark Guatemalako margolari ospetsuena bihurtu zuen.[5]

Arte-irakasle gisa lan egin zuen hainbat erakundetan, hala nola Arte Ederren Institutu Nazionaleko Zaharberritze Eskolan edo Oaxacako Arte Ederren Eskolan. Gainera, Chapultepec-eko Casa del Lago-n eskolak eman zituen eta Mexiko Hiriko Antropologia Museo Nazionalean, Oaxacako Kultur Etxean mintegiak eta tailerrak eman zituen, baita Guatemala, Leipzig eta Pyong Yang bezalako hirietan ere.

Artista eta irakaslea bere etxean hil zen Coyoacán-en, Mexiko Hirian, 2019ko azaroaren 1ean, 96 urte zituela, bihotzekoak jota.[12] [13]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salón de la Plástica Mexicanako kide izan zen 1964tik hil zen arte.[14]
  • 1998an, Abel Santiagok bere biografia idatzi zuen, Sabiduría de Manos, Andrés Henestrosa, Henrique González Casanova, María Luisa Mendoza, Otto-Raúl González eta Carmen de la Fuenteren testuekin.[15]
  • Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Humanitateen Fakultateko Emeretisimum saria jaso zuen. [4]
  • 2004an, Quetzalaren Ordena jaso zuen Guatemalako gobernuaren eskutik. [6]
  • 2005ean, bere herrialdeko Bakearen Domina jaso zuen.[15]
  • Hainbat lekutan omenaldi sorta izan zuen, Diego Rivera Mural Museoan, esaterako.[16]
  • 2010ean, Errumaniako gobernuaren aitorpena jaso zuen.[5]
  • Mexikoko Guatemalako enbaxadak omenaldia egin zion Bonampak-en horma-panelen erakusketa batekin Luis Cardoza y Aragón Kultur Etxean 2010ean.[10] [17]
  • 2011n, bera eta bere senarra Estatu Batuetara gonbidatu zituzten Diego Riverarekin izan zuten ibilbideaz hitz egiteko.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Murió Rina Lazo, pintora y muralista guatemalteca» Infobae 1 de noviembre de 2019.
  2. Comisarenco, Dina. (10 de marzo de 2019). Las mujeres muralistas en México que reconfiguraron la historia de esa expresión artística. .
  3. «Rina Lazo: biografía» People Pill.
  4. a b c d Rina Lazo. Museo de la Universiad de San Carlos.
  5. a b c d e f «Rina Lazo» Revista Amiga 1 de julio de 2010.
  6. a b c d Marta Sandoval. (19 de septiembre de 2004). «Rina Lazo: pintora de las raíces» El Periodico.
  7. Oscar Cid de León. (16 de diciembre de 2006). Estrenan galería en casa Rina Lazo y García Bustos. Reforma, 7 or..
  8. «Lazo defiende vigencia de la Escuela Mexicana de Pintura» Crónica 17 de octubre de 2005.
  9. a b «Rina Lazo, una artista social» Oaxaca Entra Lineas 17 de abril de 2013.
  10. a b «Exhiben en Guatemala calcas que hizo Rina Lazo de los murales de Bonampak» La Jornada: 6. 28 de febrero de 2010.
  11. Maria Luisa Lopez. (18 de abril de 1997). Unen pinceles Rina Lazo y Arturo Garcia Bustos. Reforma, 8 or..
  12. «Muere Rina Lazo, la discípula preferida de Diego Rivera» La Razón (España) 1 de noviembre de 2019.
  13. «Fallece la pintora Rina Lazo, discípula de Diego Rivera» La Vanguardia.
  14. Lista de miembros. Salón de la Plástica Mexicana.
  15. a b «Recibe Lazo homenaje en México» Terra 4 de abril de 2007.
  16. Rinden homenaje a la pintora Rina Lazo en el MMDR. Artistas e intelectuales reconocen a la contemporánea de FridaKahlo.. NOTIMEX 4 de octubre de 2008.
  17. Inauguración de La Exposición “Oh Revolución! 1944/2010. Múltiples Visiones”, con Murales de Diego Rivera y Rina Lazo En El Palacio Nacional de la Cultura de Guatemala. Mexican embassy in Guatemala.
  18. «Rina Lazo y Arturo García en Detroit: Abel Sntiago» AND Sureste 5 de noviembre de 2011.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]