Rio Negro (Amazonas)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rio Negro
Río Negro (es), Rio Negro (pt)
RioNegro.jpg
Datu orokorrak
Luzera2.250 km
Geografia
Koordenatuak2°00′05″N 67°06′59″W / 2.0014°N 67.1164°W / 2.0014; -67.1164Koordenatuak: 2°00′05″N 67°06′59″W / 2.0014°N 67.1164°W / 2.0014; -67.1164
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera720.114 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Ur-emaria30.000 m³/s
BokaleaAmazonas

Rio Negro[1], Kolonbian Guainia deitua, Hego Amerikako ibaia da, Amazonasen adarrik emaritsuena, eta ezkerraldeko adarren artean luzeena. Kolonbiako ekialdean jaiotzen da eta Manaustik hurbil isurtzen da Amazonasera[2]. 2.250 kilometro luze da, eta arroak 691.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rio Negrok «ibai beltza» esan nahi badu ere, ura ez da zehazki beltza, te kolorekoa baizik. Urrutitik beltza ikusten delako jarri zioten izen hori ibaiari. Kolore horren zergatia uraren pH azidoa da, uholde garaian gertatzen den landarediaren deskonposizioaren ondorio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rio Negrok Kolonbiako ekialdean du iturburua, Guyanetako mendigunean, eta 500 kilometroan zehar, Guainia izena du. Tarte horretan, 200 kilometroan zehar, Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko muga egiten du. Tarte mugakide horretan hartzen du Rio Negro izena, eskuinaldetik Venezuelako Casiquiare ibaia batzen zaion gunetik aurrera. Kolonbiako ibaiadar nagusiak, berriz, Tomo, Isana eta Vaupés dira. Brasilen sartu eta, Amazonas estatua zeharkaturik, Manaustik hurbil isurtzen du ura Amazonasen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]