Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Minerva UFRJ.jpg
Datuak
Izen laburraUFRJ eta UFRJ
MotaUnibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea
HerrialdeaBrasil
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak9.376 (2012)
Erabilitako hizkuntzaportugesa
Ikasle-kopurua67.329 (2013)
Agintea
ErrektoreaRoberto Leher (en) Itzuli
Ekonomia
Aurrekontua3.100.000.000 R$ (2013)
Historia
Sorrera1920ko irailaren 7a
Webgune ofiziala
Facebook: PortalUFRJ Twitter: ufrj Edit the value on Wikidata
Museo Nazionala, unibertsitatearen alde bat.
Unibertsitate Jauregia.

Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala (portugesez: Universidade Federal do Rio de Janeiro, UFRJ), Brasilgo Unibertsitatea izenaz ere ezaguna, Brasilgo unibertsitate federalik handiena da. Rio de Janeiro hirian dago eta hiru campus ditu: Ilha do Fundão, Praia Vermelha eta IFCSko humanitateen eremua. Horrez gain, hiriaren erdialdean hiru eraikin independente ditu. 1920an sortu zen "Brasilgo Unibertsitatea" izenarekin. Bere eskola batzuk koloniaren garaikoak dira. Rio de Janeiro hirian 80 institutu eta unibertsitate baino gehiago daude. [1]

UFRJ Latinoamerikako unibertsitate onenen zerrendan laugarrena da, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren sailkapen webometrikoaren arabera. [2]

Zentroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea hainbat "zentro" eta unitate bereizitan banatuta dago:

  • Osasun Zientzien Zentroa (CCS). Ondokoak hartzen ditu barne:
    • Biologia Institutua (IB).
    • Anna Nery Erizaintzako Eskola (EEAN).
    • Clementino Fraga Filho Unibertsitate Ospitalea (HUCFF).
    • Farmazia Fakultatea (FF).
    • Medikuntza Fakultatea (FM).
    • Odontologia Fakultatea (FO).
    • Gorputz Hezkuntza eta Kirol Eskola (EEFD).
  • Zientzia Juridiko eta Ekonomikoen Zentroa (CCJE) - (Zuzenbidea eta ekonomia), barne hartzen ditu
  • Zientzia Matematikoen eta Naturaren Zentroa (CCMN) - (Zientziak)
    • Matematika Institutua (IM).
    • Fisika Institutua (IF).
    • Kimika Institutua (QI).
    • Geozientzien Institutua (IGEO).
    • Valongoko Behatokia (OV)
  • Filosofia eta Giza Zientzien Zentroa (CFCH).
    • Gizarte-zerbitzuen Eskola (ESS).
    • Filosofia eta Gizarte Zientzien Institutua (IFCS).
    • Psikologia Institutua (IP).
    • Hezkuntza Fakultatea (FE).
  • Letren eta Arteen Zentroa (CLA) - (Arteak eta letrak), barne hartzen ditu:
    • Letren eta Arteen Eskola (Arte Ederretako Eskola)
    • Letren Fakultatea (FL)
    • Musika Eskola
    • Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea (FAU)
  • Teknologia Zentroa (CT).
    • Eskola Politeknikoa (POLI).
    • Kimika Eskola (EQ).

Institutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Museo Nazionala
  • Casa da Ciência
  • CAp UFRJ

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]