Rioja y Pedal
Rioja y Pedal ibilbidea |
![]() Rioja y Pedal 2024 ibilbidea. |

Rioja y Pedal Errioxako Cenicero udalerrian urtero ospatzen den txirrindularitza proba retroa da. Ez du izaera lehiakorrik eta txirrindularitza klasikoa du inspirazio iturri. 80 kilometro inguruko ibilbide bat egiten du eta Cenicero herrian bertan hasi eta amaitzen da. Maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran egin ohi da. Antolatzailea herriko Club Ciclista Cenicero Rioja y Pedal da eta lankidetzan aritzen dira hainbat udal eta upategirekin.[1]
Igandeko ibilbide nagusia ardatza den arren, ostiraletik igandera asteburu osoa betetzen duten ekitaldiz eta ibilaldiz osatzen da Rioja y Pedal.[2]
Probak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proba nagusia igandean egin ohi da. Asfaltoa eta asfaltatu gabeko harri txitxarrezko bideak tartekatzen ditu. Ibilbide zirkular honek 80 kilometro ditu eta ondorengo herriak zeharkatzen ditu:
- Cenicero
- Huércanos
- Naiara
- Alesanco
- Cañas
- Berceo
- Donemiliaga Kukula
- Badarán
- Arenzana de Abajo
- Ventosa
- Sotés
- Navarrete
- Fuenmayor
- Cenicero
Ibilbidean 4 hornidura-gune izaten dira: Naiara, Donemiliaga, Arenzana de Abajo eta Montecillo upategiak (Navarrete). Bertan aukera izaten da, ohiko edari isotonikoez gain, bertako ardoa eta hestekiak datatzeko.
Ibilbide motza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide motzak 51 kilometro ditu eta Donemiliagan du abiapuntua. Hortik aurrera proba nagusiaren ibilbide berdina egiten du. Partaideek aukera dute Cenicerotik euren txirrinduekin autobusez Donemiliagaraino joateko.
Upategien ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larunbatean paseo bat egin ohi da herriko eta inguruko upategiak bisitatzera. Ohikoak izaten dira, esaterako, Valpiedra eta Marqués de Cáceres upategiak.
Bizikleten ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkleta guztiak "historikoak" behar dute izan, hau da, 1989. urtea baino lehen egindako errepideko bizikleta guztiak.[1]
- Bizikletek aldaketa-palankak koadroaren hodi diagonalean izan behar dituzte.
- Pedalek kalapiak izan behar dituzte.
- Balazta-kableak eskulekutik kanpo pasa behar dira (baina koadroaren barruan igaro daitezke).
- Gurpilek gutxienez 32 erradio izan behar dituzte.
- Sillinek bizikleten garai berekoak izan behar dute; beraz, 1989ko modeloak, aurreko urtekoak edo erreplikak izan behar dute.
- Koroa handiagoak dituen kasetea aldatzea baimenduta dago, proba zaila denez garapen gaurkotuagoak erabili ahal izango baitira.
Vintage estiloko bizikletak ere onartzen dira, eraiki berri den altzairuzko markoarekin, baina garaiko ezaugarriekin, eta proban erabili ahal izango dira, garaiko osagaiak edo leialtasunez erreproduzitutakoak erabiliz muntatzen badira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «reglamento RyP 2024» www.riojaypedal.es 2025-01-17 (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «PROGRAMA :: www.riojaypedal.es» www.riojaypedal.es 2025-05-21 (kontsulta data: 2025-05-27).