Ripley trebea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ripley trebea
Open book 01.svg
Datuak
Idazlea Patricia Highsmith
Argitaratze-data 1955
Generoa Thriller
Jatorrizko izenburua The Talented Mr. Ripley
Hizkuntza Ingeles
Argitaletxea G. P. Putnam's Sons Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 252
Formatua Azal gogorra
ISBN 978-0-679-74229-6
OCLC 2529516
Euskaraz
Izenburua Ripley trebea
Itzultzailea Asun Garikano
Argitaratze-data 1999
Orrialdeak 316
ISBN 9788487484346

Ripley trebea (ingelesez: The Talented Mr. Ripley) 1955ean argitara emandako Patricia Highsmithen eleberria da. Asun Garikanok 1999an euskaratu zuen.[1]

Hainbat pelikuletan azaltzen den pertsonaia da:

1960an Rene Clement-ek Plein soleil izenburupean zinemaratu zuen, Alain Delon , Maurice Ronet eta Marie Laforet-ek antzeztua[2].

1999an Anthony Minghellak The Talented Mr. Ripley izenburupean zinemaratu zuen, Matt Damonek Tom Ripley antzeztua.[3]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Ripley, Manhattango zerbitzu enpresa bateko langile gazte eta oportunista bat da, festa batean pianoa jotzeko Princetongo jaka bat maileguan eskatzen duelarik. Festa ospatzen ari den etxaldeko jabe aberatsak Ripleyren jaka ikustean, Ripleyek jabearen Dickie semearen laguna eta unibertsitateko gelakidea dela sinestarazten dio; orduan, aitak Ripley Italiara joan eta Dickie etxera ekarrarazteko mila dolar emango dizkio, honela Dickiek etxean familiako enpresa zuzendu eta gaixorik dagoen amarekin bere azken uneak igaro ditzan. Dickie, playboy eta bizizale bat da, Ripleyk Italian hura ezagutzean haren bizimodua eta Marge neska-lagunaz oso erakarria sentituko da. Honela bada, Ripley bizimodu horretara berehala ohitu eta Dickieren lagun egingo da, harengatik adiskidetasuna baina zeozer gehiago ere sentituko duelarik. Bere sentimenduak ezagutaraztea derrigortua izatean, bizitza erabat aldatuko dion erabaki bat hartzeko abagunean egongo da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.igela.com
  2.   Purple Noon . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  3.   The Talented Mr. Ripley . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .