Rishi Sunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rishi Sunak
PM Rishi Sunak (cropped 2).jpg
(2022)
Ogasun Ministroa

2022ko urriaren 25a -
Liz Truss
Royal Coat of Arms of the United Kingdom.svg
79. Erresuma Batuko Lehen Ministroa

2022ko urriaren 25a -
Liz Truss
Erresuma Batuko Zerbitzu Zibileko Ministroa

2022ko urriaren 25a -
Liz Truss
Batasunerako Ministroa

2022ko urriaren 25a -
Liz Truss
Alderdi Kontserbadorearen buruzagia

2022ko urriaren 24a -
Liz Truss
Ogasun Kantziler

2020ko otsailaren 13a - 2022ko uztailaren 5a
Sajid Javid (en) Itzuli - Nadhim Zahawi (en) Itzuli
Crowned Portcullis.svg
Erresuma Batuko 58. Legebiltzarreko kidea

2019ko abenduaren 12a -
Barrutia: Richmond (Yorks) (en) Itzuli
Hautetsia: 2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Chief Secretary to the Treasury (en) Itzuli

2019ko uztailaren 24a - 2020ko otsailaren 13a
Liz Truss - Stephen Barclay
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

2019 -
Parliamentary Under-Secretary of State for Local Government (en) Itzuli

2018ko urtarrilaren 9a - 2019ko uztailaren 24a
Marcus Jones - Luke Hall (en) Itzuli
Crowned Portcullis.svg
Erresuma Batuko 57. Legebiltzarreko kidea

2017ko ekainaren 8a - 2019ko azaroaren 6a
Barrutia: Richmond (Yorks) (en) Itzuli
Hautetsia: 2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Crowned Portcullis.svg
Erresuma Batuko 56. Legebiltzarreko kidea

2015eko maiatzaren 7a - 2017ko maiatzaren 3a
Barrutia: Richmond (Yorks) (en) Itzuli
Hautetsia: 2015eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaSouthampton1980ko maiatzaren 12a (42 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Talde etnikoaBritish Punjabis (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaYashvir Sunak
AmaUsha
Ezkontidea(k)Akshata Murty  (2009ko abuztua -
Familia
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea 2006)
Stanford Graduate School of Business (en) Itzuli
Lincoln College (en) Itzuli 2001) : Philosophy, Politics and Economics (en) Itzuli
Winchester College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaEnpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra
Hizkuntzakingelesa
hindia
Punjabera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, finantza-analista eta estatu-politikaria
Altuera170 zentimetro
Lantokia(k)Londres
Enplegatzailea(k)The Children's Investment Fund Management (en) Itzuli
Goldman Sachs  (2001 -  2004)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoaErresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

rishisunak.com
IMDB: nm7320103 Rottentomatoes: celebrity/rishi_sunak
Facebook: rishisunak Twitter: RishiSunak Instagram: rishisunakmp LinkedIn: rishi-sunak-4361871a5 Youtube: UCFAdRzdogoJg5ctT8ZALp3g Flickr: 196116296@N08 Last fm: Rishi+Sunak Edit the value on Wikidata

Rishi Sunak (/'rɪʃiː_ˈsuːnæk/ ahoskatua; Southampton, Erresuma Batua, 1980ko maiatzaren 12a) politikari britainiarra da, 2022ko urriaren 24tik Alderdi Kontserbadoreko burua. 2020tik 2022ra, COVID-19 birusak eragindako pandemia garaian, Ogasuneko ministroa izan zen, eta 2019tik 2020ra Altxorreko idazkari nagusia izan zen. Gaztetik izan da Alderdi Kontserbadoreko kidea da, eta diputatua izan da Richmond (Yorkshire) eskualdeko ordezkari, 2015etik aurrera.

Southamptonen jaioa punjabiar jatorri indiarreko gurasoekin. Haiek Britainia Handira emigratu zuten Ekialdeko Afrikatik 1960ko hamarkadan. Gero filosofia, politika eta ekonomia (PPE) ikasi zituen Oxfordeko Lincoln Collegen, eta geroago Kaliforniako Stanford Unibertsitateko MBA bat lortu zuen Fulbright Scholar gisa. Stanforden ikasten ari zela, Akshata Murty ezagutu zuen (N. R. Narayana Murthyren alaba da, Infosys sortu zuen negozio gizon aberats indiarra) eta geroago harekin ezkondu. Sunak eta Murty Erresuma Batuko 222 pertsonarik aberatsenak omen dira: 2022tik aurrera 730.000.000 bat libera dutela kalkulatu da. Graduatu ondoren, Goldman Sachsentzat lan egin zuen, eta geroago bazkide gisan ibili Children's Investment Fund Management eta Theleme Partners taldeetan.

Sunak 2015eko hauteskunde orokorretan aukeratu zuten Komunen Ganberarako, Ipar Yorkshireko Richmond hirian, William Hague politikariaren ondorengo. Brexitaren alde agertu zen 2016ko erreferendumean. Theresa Mayren bigarren gobernuko Parlamentuko idazkariorde izendatu zuten Tokiko Gobernurako 2018ko birmoldaketan. Mayk dimisioa eman ondoren, Sunak Boris Johnsonen kanpaina babestu zuen. Johnson aukeratu eta lehen ministro izendatu ondoren, Johnsonek Sunak izendatu zuen Altxorreko idazkari nagusi. Sunakek Sajid Javid ordezkatu zuen Ogasuneko ministro gisa, azken horrek 2020ko otsaileko kabinetean dimisioa eman ondoren.

Ogasun ministro gisa, Gobernuak COVID-19aren pandemiari emandako finantza-erantzunean eta haren eragin ekonomikoan nabaria izan zen: besteak beste, Coronavirus Job Retention eta Eat Out to Help Out planetan parte hartu zuen. 2022ko uztailaren, 5ean Ogasun ministro kargua utzi zuen, Johnsonekin politika ekonomikoan zituen desadostasunak aipatuz bere dimisio gutunean. Javidek Osasun idazkari kargua uztearekin batera, Johnsonen dimisioa ekarri zuen gobernu krisi baten erdian dimisioa eman zuen.

2022ko urrian, Alderdi Kontserbadoreko buru izendatu zuten eta Erresuma Batuko historiako lehen ministrorik gazteena izateko aukera lortu zuen.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]