Risk
| Risk | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 1957 |
| Argitaletxea | Miro Company (en) |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | board wargame (en) |
| Gutxieneko jokalariak | 2 |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | Albert Lamorisse |
| shop.hasbro.com… | |
Risk (euskaraz: «arriskua») mahai-joko komertzial bat da, txandetan oinarritutakoa. Albert Lamorissek asmatu zuen 1950. urtean eta, handik zortzi urtera, 1958an, Parker Brothers enpresak –orain Hasbro enpresaren zati da– erosi zion. Gerra-jokoen kategorian sartzen da eta Napoleondar Gerrak oroitarazten du. Ezaugarri nagusiak sinpletasuna eta abstrakzioa ditu, haren asmoa ez baita, zehatz mehatz, estrategia militarra simulatzea lurralde zehatzetan, ezta munduko geografia eta kanpaina zabalen logistika ere.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albert Lamorisse zine zuzendari frantziarrak sortu zuen 1950ean eta, 1957an, salmentan jarri zen Frantzian, La Conquête du Monde ("Munduaren Konkista") izenpean. Jokoa oso ezagun egin zen eta horrek Parker Brothers enpresa estatubatuarraren interesa piztu zuen. 1958an, jokoaren eskubideak erosi zituen. Baina, jokoak, erosia izan zen moduan, aldaketa batzuk behar zituen, zorteak garrantzi handia baitzuen, eta, jokatzeko, denbora luzea behar zen. Gainera mundua, Bigarren Mundu Gerraren ondorio lazkarrietatik irteten ari zen unean, jokoaren jatorrizko izena oso desegokia zen salmenta kontuan. Horrela gauzak, jokoa ez zen AEBetan 1959. urtera arte saltzen hasi, eta Risk izenarekin (itxuraz, izen hori jokoan bertan dagoen biografiaren arabera saltzaile baten ideia izan zen, bere lau bilobek, hizki horietatik hasten ziren izenak baitzituzten). Ordutik, jokoak jasan dituen aldaketa ofizialak aurkezpenean eta jokoaren edizioetan oinarriturik egin dira.
Aurkezpenari dagokionez, 1959ko edizioak fitxa batzuk zeramatzan, non, zurezko karratu batek infanteria adierazten zuen, eta material bereko hiruki batek, artilleria. Baina laster, zuraren ordez plastikoa erabili zen, merkeago irten zedin. 1980ko ediziorako, fitxak I, III, V eta X zenbaki erromatarren bidez adierazi ziren. Bakarrik 1993 arte izan zituen jokoak Napoleondar Gerratako infanteria, artilleria eta zalditeria irudikatzen zituzten fitxak. Jokoak 40. urteurrena bete zuenean, 1999an, fitxa horiek metalez egin ziren, eta, eskulan akats baten ondorioz, Ekialdeko Afrika Ekialde Ertainarekin lotzen zuen bidea kendu zen. Hurrengo edizioetan, baina, plastikozko fitxetara itzuli ziren berriro, eta ez zuten berriz bide hori jarri. Azken edizioa 2004koa da.
Jokoaren edizioei dagokienez, jokoaren oroitzapenezko bertsioak ateratzearen ohiko praktiken gehigarriak, jokoa salmentan jarri zenetik, europar eta estatubatuar bertsioen artean ezberdintasun nabarmenak agertu ziren. Europarraren ezaugarria bere bizitasuna da, Munduaren Konkista ez den beste modalitate batzuk sortzeko orduan. Horren adibide bezala, Risk: Misio Sekretua, AEBetan, 1993 arte sartu ez zena, Castle Risk 1986an sortua eta Europako mapan oinarritua eta Amerikara 1990ean eraman zena, azkenik, Risk: Capitalen amaituko zuena, 1993an. Kontinentearteko beste aldaketa bat, azkenik, RISK txartelak armada gehigarriengatik aldatzeko modua izan zen, txartel horietan agertzen ziren dibisio militarrak errespetatuz, Europako bertsioan bakarrik erabiltzen dena. Beste alde batetik, 1980tik aurrera, jatorrizko arauez gain, jokalari adituentzako aparte bat sartzen zen: hor, arauetan aldaketak "baimentzen" ziren, jokoari abilezia gehitzeko eta, horretarako, aldaketa batzuk proposatuz.
Jokoaren elementuak AEBetako 2004ko azken edizioaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Taula bat.
- Bost dado (hiru gorri eta bi zuri).
- 56 kartako karta sorta bat (lurraldeetako 42 karta, bi joker eta misio sekretuetako hamabi karta).
- Sei armada talde: gorria, berdea, horia, urdina, beltza eta zuria.
Taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula 42 lurraldetan banatuta dago, sei kontinenteetan bilduak. Kontinente bakoitzak kolore bat du eta lautik hamabi arteko lurralde kopurua. Kontinenteen koloreak eta lurralde kopurua honakoak dira:
•Ipar Amerika, horia eta bederatzi lurralde,
•Hego Amerika, gorria eta lau lurralde,
•Asia, berdea eta hamabi lurralde,
•Australia, morea eta lau lurralde,
•Afrika, laranja eta sei lurralde, eta,
•Europa, urdina eta zazpi lurralde.
Armadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru armada mota daude: artileria, zalditeria eta infanteria. Haien balioa hau da: artileria, hamar armada; zalditeria, bost armada; eta infanteria, armada bat.
Jokalariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi eta aei pertsonen artean jokatzeko jokoa da. Bi baldin badira, jokalari bakoitzak 40 armadarekin hasten du jokoa, eta, hortik seira arte, jokalari bakoitzaren armada kopurua bosnaka jaisten da.
Xedea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde guztiak konkistatzea, eta, beraz, arerio guztiak gainetik kentzea.
Dadoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dadoak, orotara, bost dira. Erasotzaileak hiru dado gorriak erabiliko ditu. Defentsan ari denak, berriz, dado zuriak.
Lurraldeak konkistatzeko modua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde bakoitzak beste lurralde batzuekin du lotura, eta, beraz, lurralde bakoitzetik abiatuta, horren lurralde mugakideak baino ezin dira konkistatu.
Armaden balioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontinente baten kontrola, jokalari batek kontinente horretako lurralde guztiak okupatzen dituenean lortzen da. Txandaren hasieran, armadak jasoko dira, jokalari bakoitzak kontrolpean duen kontinente bakoitzeko. Hala, Asia kontrolpean izanez gero, zazpi armada jasoko dira; Europa edo Ipar Amerika izanik, bosna; Afrika bada, hiru; eta Australia edo Hego Amerika baldin badira, bina.
Beste bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste bertsioetan, xedea eta jokatzeko modua batzuetan berberak dira, baina lurralde kopurua aldatzen da. Risk: Misio Sekretua bertsioan, adibidez, hamabi misio sekretu daude betetzeko. Xedea besteak baino lehenago misioa betetzea da. Misio sekretuei buruz, bazeuden bertsio horretan lau karta, kontinente bikote bat konkistatzeko zioena. Bikoteak hauek dira:
- Asia eta Hego Amerika
- Asia eta Afrika
- Ipar Amerika eta Afrika
- Ipar Amerika eta Australasia
Bertsio berri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film batzuetan oinarritutako bertsioak ere badaude: Star Wars, Eraztunen Jauna, Transformers...
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Risk jokoari buruzko Hasbroren orrialde ofiziala