Rita Levi-Montalcini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rita Levi-Montalcini
Rita Levi Montalcini.jpg
biziarteko senatari

2001eko abuztuak 1 - 2012ko abenduak 30
Bizitza
Jaiotza Turin1909ko apirilaren 22a
Herrialdea  Italia
 Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Nomentano2012ko abenduaren 30a (103 urte)
Hobiratze lekua Monumental Cemetery of Turin
Heriotza modua arnasketa gelditzea
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Turingo Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea neurologoa, neurozientzialaria, biokimikaria, politikaria eta medikua
Lantokia(k) Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k) Washington University in St. Louis
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Accademia Nazionale delle Scienze detta dei XL
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Linzeen Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
European Molecular Biology Organization

Rita Levi-Montalcini (Turin, Italia, 1909ko apirilaren 22a,- Erroma, 2012ko abenduaren 30a) neurologo eta unibertsitateko irakasle italiarra. 1986ko Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel Saria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909 apirilaren 22an jaio zen Turinen (Italia), klase ertaineko judutar jatorriko familia batean. Medikuntza ikasi zuen Turingo unibertsitatean, eta 1936an lizentziatu zen. Zientzia ikerketan aritu zen, Giuseppe Levi neurobiologilari ospetsuaren zuzendaritzpean. Faxismoaren erasoa jasan zuen eta Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, bere jatorri juduagatik, Ameriketako Estatu Batuetara ihes egin zuen, Renato Dulbeccorekin batera. Bertan, Victor Hamburger laborategian egin zuen lana (Saint Louisko (Missouri) Washington unibertsitateko Zoologia institutuan).

1961ean Italiara itzuli zen eta Erroman Biologia Zelularreko Laborategia eratu zuen, zein 1979 arte zuzendu baitzuen. 1961 eta 1969 urteen artean Centre de Recerca Neurobiològica zuzendu zuen.

1986an, Stanley Cohenekin batera, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, nerbio-hazkundearen faktorea aurkitzeagatik, hain zuzen ere. Geroago ere, Frantziako Zientzia Akademiako kide izan zen. 2001 urtean, Levi-Montalcini bizitza guztirako senatari izendatu zuen Carlo Azeglio Ciampik, Italiako presidenteak.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LEVI-MONTALCINI, Rita: In Praise of Imperfection: My Life and Work. New York: Basic Books, 1988.
  • LEVI-MONTALCINI, Rita: Elogio de la imperfección. Bartzelona: Ediciones B, 1998.
  • LEVI-MONTALCINI, Rita: Autobiografia, Nobel Sarien webgunean (Ingelesez).
  • LEVI-MONTALCINI, Rita: Las pioneras. Bartzelona: Crítica, 2011.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rita Levi-Montalcini Aldatu lotura Wikidatan