Rita O'Hare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rita O'Hare

Rita O'Hare (2014)

Sinn Féineko idazkari nagusi

2007 - 2009
Mitchel McLaughlin (en) Itzuli - Dawn Doyle (en) Itzuli

Sinn Féineko publicity director (en) Itzuli

1990 - 1998
Danny Morrison - Dawn Doyle (en) Itzuli
An Phoblachteko editore

1985 - 1990
← ezezaguna - Mícheál Mac Donncha (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelfast, 1943
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaDublin2023ko martxoaren 3a (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militante politikoa
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sinn Féin

Rita O'Hare (jaiotzez McCulloch; 1943, Belfast, IrlandaDublin, 2023ko martxoaren 3a), irlandar politikari errepublikar bat izan zen. Sinn Féin alderdiko idazkari nagusia izana, 1998-2023 artean AEBetan alderdi horretako ordezkaria izan zen.

Belfast hirian irlandar familia nazionalista batean jaio eta politikan eskubide zibilen aldeko ekintzaile gisa hasi zen, ondoren irlandar errepublikar mugimenduko kide egin eta 1980ko eta 1990eko hamarkadetan An Phoblacht egunkariaren editorea izan zen. Hedabide horretako publizitate zuzendaria ere izan zen, Danny Morrison ordezkatuz.

1972an Ipar Irlandan atxilotua izan zen, 1971ko urrian Britainiar Armadako Frazer Paton ofizialaren aurkako atentatu saiakerarengatik, baita armak izateagatik ere. Ondorioz, Irlandako Errepublikara ihes egin eta familiarekin Dublin hiriburuan bizitzen jarri zen. Sinn Féin alderdiak bere kasua Britainiar Gobernuari aurkeztu zion Ipar Irlandara atxilotzeko arriskurik gabe itzultzea baimendu ziezaion.

1979an aurrez Behin-behineko IRArentzako armak kontrabandoz ekartzeagatik Limerickeko espetxean 3 urteko zigorra bete ondoren aske gelditu zen. 1978an espetxean zela Irlandako Errepublikako Auzitegiak Ipar Irlandarako estraditatze agindua ezereztatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]