River Phoenix
River Jude Phoenix (1970eko abuztuaren 23a, Metolius, Oregon - 1993ko urriaren 31, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. Bere anai arrebak Rain, Joaquin, Liberty eta Summer Phoenix aktoreak dira.
1993ko urriaren 31an Los Angeles hiriko West Hollywooden dagoen Viper Room tabernaren kanpoaldean sobredosi baten eraginez hil zen (garai hartan taberna horren jabea Johnny Depp aktore ospetsua eta Riverren lagunmina zen). Heriotz honen ondorioz, nerabe eta gazte jendearen artean nolabaiteko ikur bilakatu zen.
Antzeztutako filma ezagunenen artean Explorers (1985), Stand by me (1986), The Mosquito Coast (1986), Running on Empty (1988), Indiana Jones and the Last Crusade (1989), My Own Private Idaho (1991) eta Sneakers (1992).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: River Phoenix ![]() |