Robbie Robertson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robbie Robertson
RobbieRobertson2007.jpg
Bizitza
Jaiotza Toronto1943ko uztailaren 5a (74 urte)
Herrialdea  Kanada
Bizilekua Toronto
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea gitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, gidoilaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa rocka
rhythm and bluesa
folk rocka
Country rocka
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Capitol Records
429 Records
Geffen Records
Warner Bros.
IMDb nm0005371
http://www.robbie-robertson.com

Jaime Royal "Robbie" Robertson (Toronto, 1943ko uztailaren 5a) kanadar musikaria da. The Band taldeko burua izan zen bederatzi urtez, eta ospe handia izan zuen talde harekin 1970eko hamarraldian, nahiz eta berak idatzitako abestiak gutxitan abesten zituen. Taldea desegin zelarik, hamaika urte eman zituen isilik, baina, halako batean, entzuleek ia ahaztuta zutenean, bakarkako debuta egin zuen Robbie Robertson izeneko diskoarekin (1987), eta arrakasta itzela lortu zuen berriro, Erresuma Batuan, nagusiki. Robertsonek baliabide urri zituen garai hartan, baina emaitza bikaina lortu zuen lan hartan egindako inbertsio handi eta prozesu luzearekin. Hainbat lagunen lankidetza bilatu zuen, U2 taldeko kideena, Peter Gabrielena, etab. Disko hartatik ateratako Somewhere Down the Crazy River singlean, lan aparta egin zuen Robertsonek. Oro har, disko bikaina zela esan daiteke, baina hura izan zen, itxuraz, Robertsonen bakarkako lehen eta azken diskoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robbie Robertson Aldatu lotura Wikidatan