Robert A. M. Stern
| Robert A. M. Stern | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Brooklyn, 1939ko maiatzaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Manhattan, 2025eko azaroaren 27a (86 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumopatia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Lynn Gimbel Solinger (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Yale School of Architecture (en) Columbia Unibertsitatea 1960) gradu |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
| ramsa.com | |
Robert Arthur Morton Stern , normalean Robert A.M. Stern bezala ezaguna (Brooklyn, New York, 1939ko maiatzaren 23a – 2025eko azaroaren 27a), estatubatuar arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta idazle akademikoa izan zen, New York-en eta New Haven-en bizi zena. Aurretik Yaleko Arkitektura Eskolako dekano lan egin zuen. Bere arkitektura estudio propioa zuzendu zuen, Robert AM Stern Architects, batzuetan RAMSA deiturikoa.
Stern New Urbanism eta New Classical Architecture mugimenduen ordezkaria izan zen, hiri-testuinguruari eta tradizioen jarraitasunari arreta berezia jarriz. Lehenengo arkitektoetarikoa izan zen "postmodernitatearen" terminoa erabili zuena, baina ondoren, bere lana deskribatzeko modern traditionalist ("tradizionalista modernoa") adierazpena erabili zuen. 2011n, Stern Driehaus sari ospetsua jaso zuen arkitektura klasiko garaikidean egindako lorpenengatik. Bere lan garrantzitsuenetako batzuk New Yorkeko 15 Central Park West eta 20 East End Avenue New Classical estiloko eraikinak eta Filadelfiako Comcast Center.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
15 Central Park West in New York City, 2008
-
220 Central Park South in New York, 2019
-
520 Park Avenue in New York City, 2018
-
Disney's Beach Club Resort at the Walt Disney World, Florida, US, 1990
-
Federal Reserve Bank of Atlanta headquarters in Atlanta, Georgia, US, 2001