Robert Baden-Powell (Londres, 1857kootsailaren 22a, – Kenya, 1941ekourtarrilaren 8a) ingeles militar eta idazlea izan zen, bereziki ezaguna eskaut-higikundea sortzeagatik. 1908 urtean Scouting for Boys ("Mutilentzako eskautismoa") izenburuko liburua plazaratu zuen, bere haurtzaroko bizipenetan eta urtebete lehenago kanpaldi batean gaztetxoekin izandako bizipenekin oinarritzen dena eta egun eskautismoaren erreferentzia nagusienetakotzat jotzen dena.