Robert Batty (marrazkilaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robert Batty (marrazkilaria)
Robert Batty. Soft-ground etching by W. Daniell, 1810, after Wellcome V0000397.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1789ko abuztuaren  5a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma  1801)
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1801 -
Heriotza Londres1848ko azaroaren  20a (59 urte)
Familia
Aita Robert Batty
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta ilustratzailea
Lantokia(k) Herbehereak
Haarlem
Amsterdam eta Rotterdam
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society

'Robert Batty (Londres, Bretainia Handia, 1789ko abuztuaren 5a,– Ampthill Square, Londres, Bretainia Handia, 1848 azaroaren 20a, ) Britainiar Armadako teniente-koronela eta ofiziala zen, baita marrazkilari aparta ere. Izen berdineko Robert Batty medikuaren semea zen.

Hastingseko medikuaren seme izaki, bere aitaren lanbidea segitzeko asmoz Cambridgeko Caius Collegen medikuntza ikasketak hasi zituen. Hala ere, Napoleondar Gerrak zirela eta, ikasketak utzi eta granadarien guardian sartu zen. Erregimentu honekin, Pirinio Mendebaldeko kanpainan eta Waterlooko guduan aritu zen, azken honetan zauritu zuten arte.

Bere marrazteko gaitasuna baliatuz, gerra bizipenen kontakizun irudiztatua argitaratu zuen eta 1822tik 1833ra bitarte Europan zehar ibili zen bertako paisai eta hiri nagusiak marrazten. Bere itzulia Euskal Herritik hasi zuen eta 1823rako hainbat grabatu publikatuak zituen zuri-beltzez eta akuarelaz koloreztatuak. Irudi horietan euskal paisaiak, hiriak eta gerra garaiko planoak eta bestelako informazioak bildu zituen.

Zokoako gotorlekua. Akuarelaz koloreztatutako grabatua, 1823an argitaratua.